Recent Posts

CAFeko enpresa batzorde europarra: Euskal Herriko langileoi dagokigun ordezkaritza ziurtatu behar da

Beasain eta Irungo Enpresa Batzordeen oharra (LAB, ELA eta ESKren gehiengoz, UGT-ren abstentzioarekin  eta CCOO kontrako bozkarekin) Poloniako Solidarność eta Frantziako CGT sindikatuek bultzatuta CAFeko enpresa batzorde Europarraren sorrerari ekin zaio. Lehen urratsa, batzorde honen funtzionamendua arautuko duen ordezkari mahaia eratzea da. Mahai horretako ordezkaritza, herrialde bakoitzak duen langile kopuruaren araberakoa da. Hau horrela, estatu espainiarrari sei ordezkari dagozkio, Poloniari …

Read More »

KORRIKA-ri eta Euskara Batzordea-ri babesa

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Martxoaren 23an, Beasaingo kaleetan zehar CAFeko Euskara Batzordeak KORRIKAko bere kilometroa egiten zuen bitartean Israelen aurkako zenbait ekintzailek burututako erasoaren harira, CAFeko Enpresa Batzordetik ondorengoa adierazi nahi dugu: Elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu lekukoa zeraman langileari eta berarekin batera zihoazen gainerako lankideei ere. Elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu oldarraldia jasan zuten KORRIKAko antolatzaile …

Read More »

HARRO HERRI, KORRIKA!!

KORRIKAren ekitaldi bakoitzean egin bezala, aurtengo edizioan ere kilometro bana erosi ditugu Beasaingo eta Irungo sail sindikalok. Aurtengoan Irundik abiatu da euskaren aldeko lasterketa beraz lehengo egunean eraman genuen lekukoa Irungo kaleetan zehar. Goierrira berriz KORRIKA amaitu bezperan ailegatu da. Beasaingo kideok ESTANDAko LABkideen eskutik jaso dugu lekukoa CAFeko sarrera nagusiaren parean eta guri zegokigun tartea egin ondoren Enpresa Batzordeari …

Read More »