albisteak

Azpikontratazioak hamarnaka aulki huts uzten ditu Bulego Teknikoan

100.000 baino gehiago dira urte hasieratik, Bulego Teknikoan azpikontrataturiko orduak. Bestalde filialetara desbideratzen diren ordu kopuruaren inguruko informaziorik ez dugu, baino ziurtasunez esan dezakegu CAF DDSek milaka ordu eramaten dituela (150 langile inguru ditu eta badirudi zabaltze prozesuan dagoela). Hiruko erregela zuzenik ezartzea zaila bada ere, soilik azpikontratazioak, 70 lan postu baino gehiago sortzeko nahikoa lan ordu suposatzen ditu Beasaingo …

Read More »

AMIANTOAREN BIKTIMENTZAKO KONPENTSAZIO‐FUNTSA SORTZEKO LEGEA ONETSI DUTE GAUR SENATUKO OSOKO BILKURAN

Hainbat urteetako borroka luzearen ondoren, gaurkoan behingoz, amiantoaz gaixotu eta hil direnei eta euren senitartekoei kalteordainak ordaintzeko funtsa sortzea onartu da. ASVIAMIE elkarteak albiste honi buruzko iritzia plazaratu du prentsa ohar bidez. Zorionak borroka luze honetan aritutako guztiei eta besarkada estu bat bide honetan senideren galdu edo gaixo duten sendi guztiei. ASVIAMIE-2022-10-5

Read More »

CAF-EKO MUGIKORTASUN PLANA

KANPOAN “POSTUREOA” ETA ETXEAN UKAZIOA CAFeko errealitatea enpresa barrutik ezagutzen ez duen orok pentsa dezake mugikortasun gaietan ere abangoardian dagoen enpresa bat dela. Baino zoritxarrez errealitatea bestelakoa da gurean.Paradoxikoa dirudien arren, nagusiki trenak egin eta distantzia plusa konpentsatzeko trenaren billetearen zenbatekoa ordaintzen duen enpresa honek, lanera etortzeko garraiobide hori bera erabili ahal izatea ukatzen die bere langileei. Azken hilabeteotan hainbat …

Read More »

Eusko Jaurlaritzak CAFen akzioen %3a eskuratzeko egindako akzioen erosketaren inguruan CAFeko LABen sail sindikalaren prentsa oharra

Eusko Jaurlaritzak 17 milioi euroren truke CAFen akzioen %1,76 erosiko duela iragarri du. Ondorioz, exekutiboaren partaidetza, enpresaren akzioen % 3ra iristen da. Langileok konpainiaren % 24aren jabe izaten jarraitzen dugu eta Kutxabankek berriz akzioen %14aren jabetza dauka. Azken urteetako KUTXABANKen partaidetzaren murrizketa neurri batean Jaurlaritza ari da xurgatzen, baina gehienak, interes ezezaguneko inbertsore pribatuen esku geratu dira. Enpresa Euskal Herrian …

Read More »

Titulatuen ordu estrak konputatu, mugatu eta konpentsatu

Joan den otsailean, LABetik salaketa jarri genuen lan-ikuskaritzan, tituludun langileen artean aparteko orduekin ematen den egoeragatik. Geroztik Beasainen lan-ikuskaritzako bisita jaso dugun arren, oraindik ez dugu administrazioaren erantzunik. Hilero ehundaka ordu estra egiten dira kolektibo horretan, baina enpresak ez ditu ordu horiek inola konpentsatzen. Egindako ordu estrak ez gozatzeaz gain, zuzenean eragozten dute lanpostu berriak sortzea. Aparteko orduek enplegua suntsitzen …

Read More »

Lurzoru industriala produkzio lanetara bideratu!

Erabilgarri daukagun lurzoru industriala produkzio lanetara bideratzeko eskatu diogu CAFeko Zuzendaritzari. Lanak azpikontratatu edo eta atzerriko lan zentroetara bideratu ordez, Euskal Herriko zentroetan egin ahal izatea bermatu behar du. Zentzu honetan Altzairutegia kokatuta zegoen gunea aparkaleku edo biltegi gisa erabili ordez lan produktiboak egiteko egokitu behar dira beharrezko inbertsioak burutuz. Egoera hau salatu eta Zuzendaritzari jarrera aldaketa exigitzeko, ekintza sindikal …

Read More »

Oporrak ez dira denontzat berdinak

Batzuk kilometroak opor lekura joaten egiten dituzten bitartean, beste batzuk oraindik kartzeletara bidaiatzen jarraitu behar izaten dute euren senide edo lagunak ikusi ahal izateko. Aste honetako AZKEN OSTIRALeko mobilizazioa girotu eta egoera hau azalarazteko kanpaina abiatu dugu. Alde batetik ohar tauletan publikatu dugun oharrarekin batera, gune nagusienetan presoen senideen artean horren ezagunak diren “paketeak” jarri ditugu. Beste alde batetik, enpresa …

Read More »

Berdintasun Plana: langileontzako tresna

Azken hilabeteotan CAFeko V. Berdintasun Planaren lanketan murgilduta egon gara. Afiliatutako emakumezkoekin lan-saioak burutu ditugu, gizon-emakumeen aukera berdintasunari buruzko enpresa mailako inkestak egin ditugu…eta hauetatik eratorritako ekarpenak txertatu dizkiogu enpresak aurkeztu zuen Berdintasun Planaren zirriborroari. Ezarri genituen helburuak beteta, aste honetan gure oniritzia eman diogu plan berria sinatzeari. Orain, langile guztiontzako lan-tresna erabilgarria izan dadin lanean jarraituko dugu.

Read More »

Eskura ditugun baliabideak baliatu

CAFek Zaldibiko Arkaka inguruan zentral hidroelektriko bat dauka baino azken urteotan filial baten esku utzita dauka beronen kudeaketa. Energi krisia puri-purian dagoen garai hauetan, gure ustez berebiziko garrantzia hartzen du eskura izan eta erabilerarik ematen ez zaion honelako instalazio baten inguruko hausnarketa azaleratzea. Noski ustiaketa eredua, ingurumena, jasangarritasuna eta bideragarritasuna bezalako ikuspegiak kontutan izanda. Beraz, Zuzendaritzari eskura ditugun baliabideak baliatzeko …

Read More »

Beroari aurre egiteko, INBERTSIOAK TAILERRETAN!

Ordubeteko lanuztea eta kontzentrazioa burutu dugu Enpresa Batzordeak deituta, ehundaka langilek ordubeteko lanuztea burutu dugu gaurkoan eta Zuzendaritzako arduradunen bulego aurrean kontzentratu gara. Hau da bertan irakurri den oharra: Irakurketa

Read More »