Titulatuen ordu estrak konputatu, mugatu eta konpentsatu

Joan den otsailean, LABetik salaketa jarri genuen lan-ikuskaritzan, tituludun langileen artean aparteko orduekin ematen den egoeragatik. Geroztik Beasainen lan-ikuskaritzako bisita jaso dugun arren, oraindik ez dugu administrazioaren erantzunik.

Hilero ehundaka ordu estra egiten dira kolektibo horretan, baina enpresak ez ditu ordu horiek inola konpentsatzen. Egindako ordu estrak ez gozatzeaz gain, zuzenean eragozten dute lanpostu berriak sortzea. Aparteko orduek enplegua suntsitzen dute.

Gaur Giza Baliabideetako arduradun nagusiaren bulegora eraman dugu protesta. Zuzendaritzari eskatzen diogu, lan-ikuskaritzaren ebazpenari itxaron gabe, CAFeko hitzarmenean jasotakoa aplika diezaiela langile titulatuei ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.