Desamiantatuaren egoeraren harira emandako egoera dela eta, Zuzendaritzari ondorengo eskari konkretuak bideratu dizkiogu: Amiantoa neurtzeko frogak behar bezala burutzearekin batera, 7, 8 eta 9 nabeek erabateko garbiketa behar dute. Amiantoak eragin berezia izan duen gune konkretuen garbiketaz gain, beste lekuetan egon daitekeen hautsa ere garbitzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Langileontzako inolako galerarik izan gabe, galdutako lan ordu guztien ordaintzea eskatzen dugu. …
Read More »albisteak
Enpresa Batzordearen oharra
Abuztuaren 23an Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari amiantoak 8. nabean eragindako aire-kutsadura telefonoz jakinarazi zionetik 15 egun baino gehiago igaro dira. Hasiera batean, Zuzendaritza eta Prebentzio-Zerbitzua kutsadura hori erlatibizatzen saiatu ziren. Prebentzio delegatuek ohartarazi arren, lagin berriak hartzeari uko egin zioten eta kaltetutako nabeetan ekoizpena mantendu zuten. Administrazioak ere, OSALANekin harremanetan jarri ginenetik 8 egun behar izan zituen Enpresa Batzordearekin harremanetan jartzeko. …
Read More »Desamiantatzearen inguruko kronika
Desamiantatzearen inguruko kronika
ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA
Joan den asteazkenean, hilak 23, oporretako azken egunean, arratsaldeko azken orduan, Enpresako Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari jakinarazi zion hurrengo egunean (hilak 24, osteguna) 4. dibisioko 8. nabean lan egiten duten pertsonek ezin izango zutela lanera joan, nabe horretan amiantoa kendu ondoren ingurumen-neurketak ez zirelako zuzenak eta aireko amiantoaren maila legez baimendutakoa baino handiagoa zelako. Ostegunean bertan langileen ordezkariek eta enpresako arduradunek …
Read More »Azken ostiraleko ekintza berezia
Uztaileko azken ostiralarekin bat eginez, gaurkoan ohiko mobilizazioa burutu ordez, Enpresa Batzordeko kideok ekintza berezi bat burutu dugu; langileen lanerako etorrerarekin bat eginez bengalaz argitutako bi pankarta luze jarri ditugu lantegiko sarrera nagusienetan. Ekintza honekin hilabetero egiten dugun aldarrian berresteaz gain, datorren abuztuaren 6an Euskal Herriko kostaldeko hainbat hondartzetan Etxerat Elkarteak deitu dituen mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi izan ditugu …
Read More »CAFeko Akziodunen Batzarraren aurrean protesta
Gaur goizean CAFeko Akziodunen Batzarra deituta zegoela aprobetxatuz, BDS mugimenduak eta beste hainbat elkartek deituta, Palestinari elkartasuna adierazi eta CAFi Palestinako lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trena bertan behera uztea eskatzeko mobilizazioa burutu da CAFeko sarreretako batean. Gerturatu diren medioei adierazpenak egin ondoren, kalejiran joan gara Beasaingo San Martin plazaraino eta bertan ondorengo adierazpena irakurri du aipatutako mugimenduko kide batek: …
Read More »Palestinako lur okupatuetarako CAF eraikitzen ari den trenari buruzko mahai inguruan parte hartu dugu.
Gaur arratsaldean Amnistia Internacional Euskadi erakundeak antolatuta, CAFek Palestinako lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trenari buruzko mahai ingurua izan dugu Beasaingo Udaleko batzar aretoan. Bertan lau parte hartzaile izan gara: Cecilia Denis Amnistia Internacional elkarteko kidea, Juan Hernandez Zubizarreta EHUko zuzenbide irakasle erretiratua, azken urte luzeetan Durangon bizi den Anis Hawari Palestinar errefuxiatua eta Aitor Martinez Barayazarra LAB-CAFeko kidea. Aitorrek …
Read More »Azken ostirala
Beste hilabete batez, Enpresa Batzordeko kideok Azken Ostiraleko mobilizazio berri bat burutu dugu preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko. Oraingoan 3. saileko sarreran burutu dugu hileroko kontzentrazioa. Gure artean nahi eta behar ditugulako, euskal preso eta iheslariak etxera, LANTOKIETARA!
Read More »Lan ikuskaritzak LABi arrazoia eman eta 130 kontratu ebentual baino gehiago finko bilakatzera behartu du CAF enpresa
Joan den apirilaren 25ean, LABek lan-ikuskaritzaren aurrean salatu zuen Enpresa iruzurrezko erabilera egiten ari zela ekoizpenaren baldintzapeko behin-behineko kontratuekin. LABen ustez, une honetan CAFen egiten diren behin-behineko kontratuak guztiz aurreikus daitezkeen lanak burutzeko dira. Hori horrela, behin behinekotasun horren iraupena gehienez hiru hilabetekoa izan beharko litzateke (90 egun). Bada, Enpresak, modu arruntean, urtebeteko behin-behineko kontratuak aplikatzen ditu. Hasiera batean, Giza …
Read More »