albisteak

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

  2013-05-13an Ekainak 17, 19 eta 21erako Gipuzkoako Metaleko Hitzarmenaren defentsan burututako bozketen emaitzak ondorengo hauek izan dira:   BAI 593 EZ 513 ZURIAK 100 BALIOGABEAK 7 DENERA 1213   OHARRA:   Ondorioz, egindako deialdiak onartuak izan dira eta GREBA izango da CAF enpresan 3 egun horietan.    GAUEKO TXANDARAKO OHARRA Gaueko txandakoek eta 4. Errelebokoek igande, astearte eta osteguneko …

Read More »

Gipuzkoako metalgintzan LABek deitutako 3 greba egunak babestu dituzte hitzarmen propio edota enpresa paktuak dituzten enpresetako delegatuek

Hitzarmen propioak edota enpresa paktuak dituzten Gipuzkoako enpresa handietako LABeko delegatuek, bat egin dute LAB sindikatuak erreformei aurre egingo dion hitzarmen sektorial blindatu bat lortzeko, datorren ekainaren 17, 19 eta 21erako Gipuzkoako metalgintzan deitutako greba egunekin.

 


HITZARMEN PROPIOA DUTEN ENPRESEKO DELEGATUEN KOMUNIKATUA 

Agerraldi honen helburua da adieraztea argi eta garbi LABeko delegatuek dugun determinazioa Gipuzkoako Metaleko hitzarmenaren aldeko borroka eraginkor honi eusteko. Bereziki datorren asteko 17, 19 eta 21eko greba egunetan, erreformei aurre egiten dion hitzarmen sektorial blindatu bat lortzeko. 



Hemen gauden guztiok enpresa handietako LABeko delegatuak gara. Hemen gauden guztiok enpresa eremuan badaukagu paktu edo hitzarmen propioa, baina hemen gauden guztiok bat egiten dugu datorren asteko greba egunekin orain esango ditugun arrazoiengatik:

Read More »

Manifestazioa egin zuen atzo LABek Beasainen, metalgintzako greba egunean

Gipuzkoako metalgintzako enpresetako langileek greba eguna izan zuten atzokoa, eta Goierrin ere jarraipen zabala izan zuen lanuzteak. Iluntzean Beasainen manifestazioa egin zuten ehunka lagunek LABek deituta. Herriko kaleak zeharkatu ondoren, Udaletxe aurrean eman zioten amaiera. Bertan, sindikatuko kide batek nabarmendu zuenez “presioak egon dira enpresetan, baina ozenki esan diogu Adegiri ez garela ezkutatzen, borrokara prest gaudela, aurrez aurre, hitzarmen sektorialaren …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

2013-05-22an M-24rako Gipuzkoako Metaleko Hitzarmenaren defentsan eta M-30rako GREBA OROKORRERAKO deialdien bozketen emaitzak ondorengo hauek izan dira: BOZKETA M-24 M-30 BAI 926 858 EZ 150 218 ZURIAK 42 43 BALIOGABEAK 5 3 DENERA 1123 1122  OHARRA:    Ondorioz, M-24 eta M-30rako egindako deialdiak onartuak izan dira eta GREBA izango da CAF enpresan 2 egun horietan.    GAUEKO TXANDARAKO OHARRA  M24: …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

            Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, BILTEGI ZAHARREAN, datorren MAIATZAK 22, ASTEAZKENA goizeko 10:00etan (goizeko errelebo eta lanaldi normala dutenei) eta arratsaldeko 14:00etan (arratsaldeko eta gaueko errelebokoei), egingo diren BATZARRETARA.   GAI ZERRENDA: Maiatzak 24rako Gipuzkoako metaleko hitzarmenaren aldeko GREBA deialdia  Maiatzak 30rako GREBA OROKORRERAKO deialdia. Oharrak: Bi bozketa egingo dira; bozka bakoitza …

Read More »

LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek maiatzan sektoreko hitzarmenaren defentsan greba egun bat gutxienez izango dela aurreratu dute

LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek sektoreko hitzarmenaren defentsan mobilizazio egutegi bat adostu dute gaur batzarrean. Egutegi horretan, gutxienez egun bateko greba aurreikusi dute maiatzerako. Beste sindikatuen erantzunaren zain, data ez dute publiko egin oraindik. Batzarraren ostean ADEGiren aurrean elkarretaratzea egin dute inposaketarik ez dituztela onartuko esateko.

Read More »

Maiatzak 1

Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria

Herritarrok pobretzeko –soldatak, babes soziala, zerbitzu publikoak- eta geure burua defendatzeko tresna barik uzteko –erreformen bitartez- estrategia oso bat dauka martxan kapitalak. Honen aurrean, gure herri eta eskualdeetan indarrak batzeak itzelezko garrantzia dauka.

Read More »

Metalgintzako hitzarmenaren alde, mobilizazioa bide bakarra

Apirilak 9, Gipuzkoako Metalgintzako mahaiaren 17. bilera burutu zen. LAB sindikatuak, patronalak duen jarrera itxia ikusirik, gainontzeko sindikatuei mobilizazio egutegi bateratu bat egiteko deialdia egin die. Aste honetan bertan, metaleko mahaian dauden gainontzeko sindikatuekin biltzen hasiko gara, mobilizazio egutegi bateratu bat erdiesteko helburuarekin.

 

LAB sindikatuaren balorazioa Gipuzkoako Metalgintzako mahaiaren 17. bileraren harira

Atzo, Apirilak 9, Gipuzkoako Metalgintzako mahaiaren 17. bilera burutu zen. CCOO eta UGT sindikatuek proposamen berri bana ekarri dute mahaira. Aipatu bi sindikatuon proposamenak, joan zen urteko abenduan LABek egin zuen proposamenarekin antzekotasunak ditu. ADEGIk, bi proposamen hauei ezezko borobila emateaz ezezik, beste proposamen bat ere ipini du mahai gainean, aurrekoan egin zuena baino atzerakoiagoa. Hau da ADEGIren proposamena:

Read More »

Gipuzkoan 8.400 langile baino gehiagoren atxikimendua jaso du metalgintzako herrialdeko hitzarmenak

Gipuzkoako Metalgintzako Negoziazio mahaiaren bileraren bezperan, LAB sindikatuko metalgintzako arduradunek Gipuzkoan 8.400 langilek herrialdeko hitzarmenaren aldeko defentsaren alde sinatu dutela jakinarazi dute. Ekimenaren arrakasta azpimarratuz, patronalari arduraz joka dezala eskatu dio, gaurdaino erabili duen inmobilismoa baztertuz.

LABeko Metalgintzako arduradunek eskainitako prentsaurrekoaren edukiak.

Read More »

Metalgintzako hitzarmen sektorialaren aldeko sinadura bilketa

Metalgintzako hitzarmen sektorialaren aldeko sinadura bilketa

Metaleko hitzarmenaren negoziazioak bizi duen blokeo egoeraren aurrean, eta datorren uztailaren 7a baino lehen hau desagertzeko dagoen arriskuarekin, behean sinatzen dugunok Metaleko Herrialdeko Hitzarmena ezinbestekotzat jotzen dugu, sektoreko langile guztien lan baldintza duinak bermatuko dituena, inongo enpresetan ezin izango direlarik aplikatu bertan jasotakoak baino baldintza kaskarragoak. SINATU

Read More »