albisteak

Kartzela husteko garaia da

Itxaso Zaldua Beasaingo CAFeko langilea eta LABeko afiliatua Soto del Realeko espetxean sartu dute.Itxasok 12 urte eman zituen Frantziako kartzeletan, eta Espainiako agintarien esku utzi ondoren, kargurik gabe aske geratu zen 2017an.Hiru urte geroago, eta borroka armatuaren amaieratik hamar urte igaro ondoren, audientzia nazionalak, iraganeko eszenatokiak erreproduzitzeko ahaleginean, gure lankidea berriro espetxeratu du.Hilabete batzuk falta direneaen ETAren ekintza zehatz bat …

Read More »

Itxaso askatu!

#CAF|eko langileok garai berriekin, errepresioa ez da bidea.Langileok argi eta ozen diogu, Itxaso libre eta gurekin lantokian nahi dugu!! ITXASO ASKATU!!

Read More »

Itxaso askatu!

Enpresa Batzordearen oharra Espainiako Poliziak Itxaso Zaldua lankidea atxilotu du gaur goizean. Beasaingo CAFeko Logistika saileko langilea da Itxaso eta aurrez kartzelan 12 urte pasatu zituen. Berriro preso politiko ohi baten kontra jotzen dute. Euskal langileok bakerantz eta askatasunerantz aurrera egingo duen eszenatoki bat behar dugu, Euskal Herriaren erabakitzeko ahalmena errespetatuko duena. Garai berri batean, edozein aukera politiko gauzatzeko aukera …

Read More »

Janari bilketa

Enpresa Batzordearen oharra Familia asko dira gaur egungo krisiaren ondorioak bereziki jasaten ari direnak. Gipuzkoako Elikagai Bankuak bi delegaritza dauzka herrialdean zehar; bata Oiartzunen eta bestea Bergaran. Azken honek adibidez Debagoiena, Debabarrena, Urola Garaia, Urola Kosta eta Goierriko eskualdeetan biltzen dituzte jakiak eta bertan banatu bueltan. Datuei erreparatuz gero, azken denboretan nabarmen egin du gora bertara egindako jaki-loteen eskaerek. Ondorioz, …

Read More »

APIRILAK 28 Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da, urtero legez. COVID19aren krisiak eta ezarri diguten salbuespen egoerak baldintzatuta izango da aurtengoan. Azken hilabeteek irakasgai argia utzi digute, berriz ere. Gobernuentzat eta kapitalarentzat gure bizitzak duen balioa agerian geratu da. Beharrezko denean kapitalaren mesedetan gure bizitzak arriskuan jartzeko prest dira, eta gertatzen ari da: Hala gertatu zen …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

(LAB, ESK, CCOO eta UGTren gehiengoz eta ELAren ezezkoarekin) Covid 19 pandemiaren ondorioz gizarteak bizi duen egoera zailak ere isla du CAFen. Jakin badakigu ez dela inorentzat atsegina orduak berreskuratu edo galdu behar izatea, txandaka lan egitea edo norbera babesteko ekipamenduak edo higiene- eta babes-neurri gehigarriak erabili behar izatea. Hori guztia konfinamendu orokorreko agertoki batean, logikoena etxean geratu ahal izatea …

Read More »

LANGILEON ARTEKO ELKARTASUNA

(LAB, CCOO eta ESKren gehingoz eta ELAren abstentzioarekin) CAFeko langileok krisialdi honekin soldata galerarik ez dugu pairatu. Zoritxarrez ezin esan berdina gure inguruan dauden hainbat lankiderengatik. Egunerokotasunean gure instalakuntzetan dauden azpikontrata desberdinek, gehienbat ERTEak medio, soldaten murrizketa garrantzitsuak jasaten ari dira. Jangelako langileen egoera gainera denboran luzatuko da, lantegia martxan egonda ere jangelak itxita mantenduko baitira. CAFeko langile orori elkartasun …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA, COVID 19

(LAB, CCOO eta ESKren gehiengoz eta ELAren ezezkoarekin) Azken asteak benetan nahasiak izan dira, batez ere osasun orokorrari dagokionez, baina horrek lan-arloan dituen ondorioekin. CAFen martxoaren 16an itxi genuen pertsiana, eta apirilaren 20an berrekin diogu jarduerari. Hilabete baino gehiago daramagu CAFeko langileak etxean, gure familiaren osasuna eta gizartearena, oro har, zaintzen. Egoera oso zail eta aldakor baten erdian, enpresa-batzordeak itxieraren …

Read More »

ELAk AKORDIOEN KONTRA EGOTEKO ESKUBIDEA DU BAINO DENAK EZ DU BALIO

0rain arte, langileok eta gizarteak bizi  dugun  egoeraz  kontziente  izanda,ez  dugu  horrelako  eztabaidetan  sartu nahi izan. Baina atzoko DVren tokiko kronikak CAFen ELAko  ordezkari bati egindako  elkarrizketa  bat argitaratzen du. Elkarrizketa horretan, ontzat hartu ezin ditugun hainbat baieztapen jasotzen dira. Elkarrizketaren titularra honako hau da: 11 Batzordeak  gehiengoz sinatutako bi akordioak enpresarentzat bakarrik dira onak11 ELAren lehenengo baieztapena: 11 8adakigu ez …

Read More »

PRENTSA OHARRA

INDUSTRIA-JARDUERAREN HASIERA CAFen (Beasain eta lrun) Jardueren hasierari buruzko akordioa lortu ondoren, LABek ahalegin guztia egingo du Zuzendaritzarekin adostutako segurtasun-protokoloak bete daitezen. Gaur, CAFeko Enpresa Batzordeak akordioa erdietsi du enpresako Zuzendaritzarekin, Beasaingo eta lrungo lantegietan apirilaren 20an lan jarduerak hasteko. Akordio horren arabera, Beasaingo 4. sailean industria jardueraren hasiera mailakatua izango da, hain zuzen ere sail horretan jende gehien aritzen …

Read More »