LANGILEON ARTEKO ELKARTASUNA

(LAB, CCOO eta ESKren gehingoz eta ELAren abstentzioarekin)

CAFeko langileok krisialdi honekin soldata galerarik ez dugu pairatu. Zoritxarrez ezin esan berdina gure inguruan dauden hainbat lankiderengatik.

Egunerokotasunean gure instalakuntzetan dauden azpikontrata desberdinek, gehienbat ERTEak medio, soldaten murrizketa garrantzitsuak jasaten ari dira.

Jangelako langileen egoera gainera denboran luzatuko da, lantegia martxan egonda ere jangelak itxita mantenduko baitira.

CAFeko langile orori elkartasun keinu bat egiteko deia luzatu nahi diogu. Langile hauei, laguntza ekonomiko txiki bat ahalbideratuko dien diru bilketa jarriko dugu martxan.

Iraunkorki gure instalakuntzetan lanean dauden pertsona hauei, bakoitzari diru kantitate berdina banatzea da asmoa. Hau da, jasotzea lortzen dena, langile kopuru jakin horren artean zatitu.

Gutxieneko ekarpena 30€koa izatea eta  apirilak 30a baino lehen, ondorengo kontu korrontean egitea eskatzen dizugu, IBAN ES70 3035 0054 58 0540014248. Kontzeptuan  “diru-laguntza” jartzea eskatuko genizuke ere.

Epe hori pasatakoan, Enpresa Batzordeak jakin araziko du zenbat diru bildu den eta hau nola banatu den.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.