APIRILAK 28 Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da, urtero legez. COVID19aren krisiak eta ezarri diguten salbuespen egoerak baldintzatuta izango da aurtengoan.

Azken hilabeteek irakasgai argia utzi digute, berriz ere. Gobernuentzat eta kapitalarentzat gure bizitzak duen balioa agerian geratu da. Beharrezko denean kapitalaren mesedetan gure bizitzak arriskuan jartzeko prest dira, eta gertatzen ari da:

  • Hala gertatu zen Zaldibarren zabortegiak bi langile lurperatu zituenean.
  • Berdin COVID-19arekin lanean kutsatu eta hil diren langileekin, lanean kutsatu direnekin edo kutsatu diren langileen senideekin.
  • Arrazoi bera dago Hego Euskal Herrian aurten lan istripuan eta gaixotasun profesionalen ondorioz hildako langile guztien atzean.

Krisi honetan langile guztion osasuna arriskuan jarri dute. Funtsezko zerbitzuetan ari diren osasun langileena, zaintza esparruko langileena, garbitzaileena, garraioan dabiltzanena, elikadura saltzaileena, farmazietako langileena, gasolindegietakoena,… arriskuan jarri dute,
babes-neurririk gabe lan egiteak bizitza arriskuan jartzea baitakar. Zenbat pertsona gaixotu edota hil dira egoera honetan lan egiteagatik, langile horiekin bizitzeagatik edo langile horiek artatuta? Arriskuan jarri dituzte ere, funtsezkoak ez diren sektoreetako langileak, prebentzio neurri egokirik gabe lan egitera behartu dituztenean, bestelako mugimendu guztiak erabat
debekatuta zeuden bitartean. Langileon bizitza kalean erabat kontrolatuta egon da, baina lanean gure bizitza arriskuan zenean ez da ikuskaririk etorri, bakarrik utzi gaituzte eta hala aritu behar izan dugu lana geldiarazten oinarrizko segurtasun neurriak ematen ez zirenean.

Koronabirusaren krisia igaroko da noizbait, eta orduan gizarte moduan lehentasun berriak ezarri beharko ditugu. Sindikatuok bizitza eta langileon osasuna jarriko dugu erdigunean. Eta, orduan ere, instituzioentzat bizitzak lehentasun izan daitezen mobilizatu beharko dugu, besteak beste, gure lanpostuak eta gure bizitzak behar bezala zaindu daitezen baldintzak
borrokatu beharko ditugu.

Hau horrela aurtengoan, Pandemia honen gestioa lanera bueltarekin batera tokatu delako eta langileon osasuna ez dugulako inolaz arriskuan jarri nahi apirilaren 28an ez dugu inongo mobilizazio edo ekintza kolektiborik burutuko. Urte asko daramatzagu 28an salatzen eta
mobilizatzen, eta ez dugu etorkizunean ere egun honek ematen digun aukera galdu nahi, baina guretzat apirilak 28a egunero da, langileon osasuna ez bai da urtean egun batean gogoratzeko eguna bazik eta egunero borrokatzen da.

Bukatzeko zorionak langile guztioi egoera honetan erakusten ari zareten jarrera eta ardurarengatik. Segi osasuna zaintzen, OSASUNA KAPITALAREN GAINETIK!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.