albisteak

ELAk AKORDIOEN KONTRA EGOTEKO ESKUBIDEA DU BAINO DENAK EZ DU BALIO

0rain arte, langileok eta gizarteak bizi  dugun  egoeraz  kontziente  izanda,ez  dugu  horrelako  eztabaidetan  sartu nahi izan. Baina atzoko DVren tokiko kronikak CAFen ELAko  ordezkari bati egindako  elkarrizketa  bat argitaratzen du. Elkarrizketa horretan, ontzat hartu ezin ditugun hainbat baieztapen jasotzen dira. Elkarrizketaren titularra honako hau da: 11 Batzordeak  gehiengoz sinatutako bi akordioak enpresarentzat bakarrik dira onak11 ELAren lehenengo baieztapena: 11 8adakigu ez …

Read More »

PRENTSA OHARRA

INDUSTRIA-JARDUERAREN HASIERA CAFen (Beasain eta lrun) Jardueren hasierari buruzko akordioa lortu ondoren, LABek ahalegin guztia egingo du Zuzendaritzarekin adostutako segurtasun-protokoloak bete daitezen. Gaur, CAFeko Enpresa Batzordeak akordioa erdietsi du enpresako Zuzendaritzarekin, Beasaingo eta lrungo lantegietan apirilaren 20an lan jarduerak hasteko. Akordio horren arabera, Beasaingo 4. sailean industria jardueraren hasiera mailakatua izango da, hain zuzen ere sail horretan jende gehien aritzen …

Read More »

AFILIATU BATZAR DIGITALA

AFILIAZIOARENGANDIK GERTU Apirilaren 2ko esperientzia oinarri hartuta, ostiral honetan, apirilak 17, beste afiliatu batzar digital bat burutuko dugu. Kasu honetan ere aurrez edo unean bertan zuen kezka, galdera edo iradokizunak bidaltzeko ohiko bideak irekita dauzkagu eta batzarrean bertan erantzunak ematen saiatuko gara.

Read More »

ITZULERA MAILAKATUA EGITEKO AKORDIOA

Gaur 12:00etan eta 15:45etan Zuzendaritzarekin bilera berriak burutu ditugu. Komite moduan ere bilera desberdinak izan ditugu egunean zehar. Bertan IV.saileko sarrera progresiboaren ondorioz galtzen diren lan orduen inguruko trataeraz eztabaidatu dugu. Zertaz ari garen ondo ulertzea komenigarria da, beraz hor doa azalpen txiki bat datuekin. IV. saila lantegiko gune populatuena da (esku lan zuzeneko 714 langile) eta beraz egoera larri …

Read More »

AFILIATU BATZAR DIGITALA

Egoera zailetan ere informatzea helburu Denontzako arrotza den egoera honek, orainarte landu ez ditugun bide berrietan murgiltzera garamatza. Honako honetan proposamen berezi batekin gatozkizue, afiliatu batzar digitala.

Read More »

Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean aurre-akordioa lortu dute Komiteak eta Zuzendaritzak

LABek argitaratu duen prentsa oharra CAFek Covid 19aren aurrean bere langileak babesteko erakutsi duen gaitasun faltaren aurrean, astelehena hilak 16ean Enpresa Batzordeak ekoizpenaren etetea eskatu zuen. Honekin batera, Beasaingo hainbat lanpostuetan langileek ere planto egin zuten. Beste behin langileok izan gara arrisku egoera honen aurrean iniziatiba hartu behar izan dugunak. Egun hortan bertan, enpresaren Zuzendaritzak Enpresa batzordeari jakinarazi zion martxoak …

Read More »

Ekoizpenaren aurrean langileon osasuna lehenesteko garaia da

COVID19 birusak eragindako egoeraren aurrean, langileon osasuna bermatuta ez zegoela ikusita, Enpresa Batzordeak urgentziaz ondorengo eskaera egin dio CAFeko Zuzendaritzari. Administrazio ezberdinak ezartzen ari diren etengabeko neurri sortak talka egiten du CAFeko lantegietan ekoizpena jarraitzeko aukerarekin. Ia herritar guztiak etxean konfinatuta egotea ez da bateragarria 2.500 pertsona baino gehiago dituen lantegi batera lanera joatearekin.Ezinezkoa da eskatzen ari diren oinarrizko neurriak …

Read More »

AMIANTOAK EMAKUMEZKO AURPEGIA ERE BADU

Ilunpetik argira; amiantoaren aurpegi guztiak aitortu behar dira Entzun prentsaurrekoa Urte luze daramagu CAFeko langileok amiantoa sufritzen, gure lankideak nola gaixotzen diren ikusten, egoera hori guztia salatzen eta Amiantoaren ondorio larriak jendarteratzen. Denbora horretan ere, gaixoen aitortza eza, Amiantoaren ondorioak nola ezkutatzen diren eta Instituzio guztiek gaiaz nola paso egiten duten sufritu dugu. 50 lankide eta lagun hil ditu Amiantoak; …

Read More »

Epaitegi batek ebatzi du emakume bat senarraren arropa garbitzean arnastu zuen amiantoak gaixotuta hil zela

CAFen lan egiten zuen Vicenta Burgueteren senarrak. Epaitegiek Euskal Herrian halako kasu bat aitortzen duten lehen aldia dela azpimarratu du Asviamiek. Halako beste bi kasu badirela ohartarazi du CAFeko langile batzordeak. Vicenta Burguete 2017ko martxoan hil zen, eta amiantoa arnasteak eragindako gaixotasun baten ondorioz izan zela ebatzi du epaitegi batek. Burguete urteetan jardun zen Beasaingo CAFen lan egiten zuen senarraren …

Read More »

EZ ERRE ETORKIZUNA

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Enpresa Batzordeak aho batez bat egiten du LARREKO MAHAIAK egiten duen irakurketarekin eta datorren larunbatean, otsailak 29, Donostian burutuko den manifestazioan parte hartzera dei egiten dio CAFeko langilegoari. ERRAUSTEGIA GELDITU! MANIFESTAZIOA Otsailaren 29an Donostian Laister gipuzkoarrontzat egun garrantzitsuak datozkigu. Garrantzitsuak, erraustegia martxan jartzeko eguna finkatu baitzuten eta eguna iristeko irrikaz egongo baitira. Garrantzitsuak, orduan usteko baitutelako irabazi …

Read More »