albisteak

Berriz ere amiantoa

Ez da asterik pasatzen amiantoarekin erlazionatutako albisterik gabe Azken haste honetan zoritxarrez berriz ere albiste izan dugu amiantoa; hasteko eta behin atzo Euskadi Irratiko Faktoria saioan, materiale honi eta berak sortutako gaitz eta kalteei buruzko erreportai bikaina entzun ahal izan genuen. Tere Beloki kazetariak zuzendutako erreportai honetan, LABeko ordezkariak diren Iban Pajares eta Unai Mirandak parte hartu dute beste hainbat …

Read More »

Enpresa Hitzarmena 2019 – 2020

Enpresa Batzorde eta Zuzendaritzaren arteko lehen proposamen trukatzeen ondoren, azken asteotan negoziaketek beste abiadura bat hartu dute. Honekin batera, negoziaketa bera ere gogortzen ari da eta maiatzaren 23ko langile batzarrean lehen presio neurriak adostu ziren: ordu extrarik ez egitea eta errelebo edo eta opor egunen aldaketak ez onartzea. Orduztik, hartu-eman gehiago izan dira bi aldeen artean baino oraindik Zuzendaritzaren eskaintza …

Read More »

Amiantoaren aurpegi garratza

Amiantoaz gaixotutako lankide baten heriotza Azken asteotan CAFen ahoz aho darabilkigun amiantoak beste lankide bat eraman du. Felix Vazquez, aurrejubilatzeko adinera heltzear zela diagnostikatu zioten gaitza eta geroztik bi urte luzez gaitzaren aurka borrokan ari ostean, atzo hil zen. Gaur, maiatzak 23, Irungo lantegian bi orduko lanuztea eta elkarretaratze bat burutu ditugu Felixen heriotza salatu eta CAFeko Zuzendaritzari behingoagatik amiantoaz …

Read More »

Aukera-berdintasunerako 4. plana CAFn, baina berdintasunak ez du aurrera egiten.

Hamar urtetik gora dira lege-errekerimenduei erantzunez CAFn aukeraberdintasunerako lehen plana lantzen hasi ginela, eta gaur egun 4. plana lantzen ari gara. Jarrera autokonplazentziazko batetik, pentsa genezake arlo horretan erakunde edo udal asko baino hobeto gaudela, horietan oraindik 1. planarekin baitaude. Alabaina, Zuzendaritzak erakutsi nahi duen aurrerapen-irudi horrez haratago, LABen iritziz hasierako arazoetan geldirik gaude. Hasiera haiek Aipatu dugun moduan, 2008. …

Read More »

Amiantoaren aurkako topaketa trenen sektorean

2019ko maiatzaren 10an Gaur, CAF Beasain zein Irungo langileok, bi orduko lanuztea burutu dugu. Honekin batera manifestazio bana burutu ditugu Beasain eta Irungo kaleetan zehar. Manifestazio hauetan langileez gain, biktima, hauen senide, biktima elkarte, sindikatu eta alderdi politikoak zein bi eskualdeetako herritarren parte hartu dute. Amaieran, Euskal Herriko, Katalunyako zein estatu Espainiarreko trengintza sektoreko hainbat Enpresa Batzordeek adostutako ondorengo textua …

Read More »

M – 10 MANIFESTAZIOA

Enpresa Batzordearen prentsa oharra Beasaingo CAFeko Enpresa Batzordetik adierazten dugu datorren ostiralean, MAIATZAK 10, goizeko 10:00etatik 12:00etara CAFeko langileok bi orduko lanuztea egingo dugula eta tarte horretan enpresako Sarrera Nagusitik (Amiantoaren eskulturan) abiatuta MANIFESTAZIOA burutuko dugula Beasaingo kaleetan zehar AMIANTOAK HIL EGITEN DU! lelopean. Manifestazioa CAFeko sarrera nagusi ondoan (amiantoaren eskulturaren aurrealdean) amituko dugu bertan trengintza sektorean lan egiten dugun …

Read More »

Amiantoaren itzal luzea

2018an amiantoaren ondorioz hildako bi lankide ohiren omenaldia Gaur goizean CAFeko langileok ordubete lanuztea burutu dugu amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz gaixotu eta hildako azken bi lankide ohiri omenaldia burutu eta heriotza horiek salatzeko. Omenaldian hildakoen senideek ere partu hartu dute lore eskaintza bat eginaz. Horrez gain hildako baten lankide eta lagun batzuek ere parte hartu dute abesti bat eskaini …

Read More »

Apirilaren 30an ordubeteko lanuztea amiantoraren ondorioz hildako bi lankide ohiren heriotza salatzeko

Enpresa Batzordearen prentsa oharra Amiantoarekin lana egitearen ondorioz, CAFeko langile erretiratuak ziren bi lankideren I.S.E eta A.S.H.en heriotzaren aurrean, ondorengoa adierazi nahi dugu: APIRILAK 30 asteartea, 10.00etatik 11.00etara CAF Beasaingo Sarrera Nagusian amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuaren inguruan (amiantoarenean) omenaldia eta kontzentrazioa burutuko dugu.Beasaingo lantegian dagoeneko 37 langile dira , beraien lanpostuetan amiantoa arnastearen ondorioz hildakoak eta heriotza amiantoa lanpostuetan …

Read More »

KLIKA!! Badator KORRIKA!!

Apirilaren 13an iritsiko da KORRIKA Goierrira eta aurtengo edizioan ere LAB-CAFetik gure aletxoa jarri nahi dugu Euskararen aldeko ekimen honetan. KORRIKAk irauten duen bi aste hauetan milaka eta milaka izango dira modu batera edo bestera, norbere herritik gertu edo agian beste puntan, korrika egingo duten Euskal Herritarrak. Eta LAB-CAFetik ere dei egiten diegu langile guztiei bai LABek berak, Komiteak edo …

Read More »

Ez da JUSTIZIA

Enpresa Batzordearen oharra Espainiako Audientzia Nazionalak, Altsasuko 8 gazteren kontrako zigorrak berretsi ditu. Injustizia honen aurrean Altsasun manifestazio berri bat antolatu da datorren martxoaren 24rako. CAFeko Enpresa Batzordeak, bat egiten du deialdi honekin eta bide batez dei egiten die langile guztiei bertan parte hartzera.

Read More »