Itxaso askatu!

Enpresa Batzordearen oharra

Espainiako Poliziak Itxaso Zaldua lankidea atxilotu du gaur goizean. Beasaingo CAFeko Logistika saileko langilea da Itxaso eta aurrez kartzelan 12 urte pasatu zituen. Berriro preso politiko ohi baten kontra jotzen dute.

Euskal langileok bakerantz eta askatasunerantz aurrera egingo duen eszenatoki bat behar dugu, Euskal Herriaren erabakitzeko ahalmena errespetatuko duena. Garai berri batean, edozein aukera politiko gauzatzeko aukera eman beharko litzateke, herriaren borondatearen muga bakarrarekin.

Hala ere, horrelako operazioek gaindituta egon beharko luketen garaietara garamatzate. Ez da atxiloketetarako, poliziarako edo kartzelarako garaia.

Enpresa Batzorde honek Itxasok bizi duen egoerarekin kezkatuta dagoela adierazi nahi du, eta berehala aska dezatela eskatu.

Horregatik, CAFeko langile guztiei dei egiten diegu bihar, uztailak 22, bolondres ordubeteko lanuztea egitera 10: 00etatik  11: 00era, eta denbora horretan biltegi nagusian egingo dugun kontzentrazioan parte hartzera.


Itxaso bere lanpostuan nahi dugu berriro.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.