Recent Posts

Lau lagun Adegiko buruaren enpresan kateatu dira, metalgintzako hirugarren greba egunean

Metalgintza arloko hirugarren greba eguna egiten ari dira gaur Gipuzkoan, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Gaurko antolatu dituzten mobilizazioen artean, Adegiko buruaren enpresan elkarretaratzea egin dute hogeita bost bat langilek, LABek deituta. Gainera, lau lagun kateatu egin dira Hine enpresako sarreran. Ertzainak etorri eta kateak ebaki dizkiete. Arazorik egon ez bada ere, tentsio uneak izan dira, ertzainak protestan ari …

Read More »

Metalgintza arloko hitzarmena aldarrikatu dute Ordizian, bigarren greba egunean

Metaleko hitzarmena defenda dezagun zioen pankartaren atzean ehunka lagun bildu dira gaur Ordizian, azoka egunarekin bat eginez egin duten manifestazioan. Metalgintzan aste honetarako deituriko bigarren greba eguna izan da gaurkoa. Zehazki, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta astelehenean egin zuten lehen greba eguna, gaur bigarrena eta etzi izango dute hirugarrena. Manifestazioaren amaieran, Aitor Urkiola LABeko ordezkariak herrialdeko hitzarmenaren aldeko defentsa …

Read More »

LABeko hainbat kide Adegiren egoitzan kateatu dira hitzarmenen defentsan

LAB sindikatua Adegiren egoitzaren aurrean izan da gaur goizean herrialdeko hitzarmenen egoera larriaren erantzulea patronalaren inmobilismoa eta blokeoa dela salatzeko. Sindikatuko hainbat kide bulegoen sarreran kateatu dira sektoreko eta enpresetako hitzarmenen defentsan eta langileon eskubideak bermatzeko bide bakarra borroka eta mobilizazioa dela aldarrikatuz. Langileon eskubideen alde kateaturik zeuden LABeko kideak bertatik botatzeko Adegik poliziari deitu dio eta tentsio momentuak bizi izan dira …

Read More »