LABeko hainbat kide Adegiren egoitzan kateatu dira hitzarmenen defentsan

LAB sindikatua Adegiren egoitzaren aurrean izan da gaur goizean herrialdeko hitzarmenen egoera larriaren erantzulea patronalaren inmobilismoa eta blokeoa dela salatzeko. Sindikatuko hainbat kide bulegoen sarreran kateatu dira sektoreko eta enpresetako hitzarmenen defentsan eta langileon eskubideak bermatzeko bide bakarra borroka eta mobilizazioa dela aldarrikatuz.

Langileon eskubideen alde kateaturik zeuden LABeko kideak bertatik botatzeko Adegik poliziari deitu dio eta tentsio momentuak bizi izan dira protestan zirenengana gerturatu direnean.

Poliziak kateak moztu eta bertatik bota ostean, LABeko Donostia eskualdeko arduradunak, Lurdes Erasok, ekimenaren zergaitiak eman ditu. LAB beti sektore eta enpresetako hitzarmenen alde borrokatuko dela adierazi du Erasok eta langile guztiei zuzendu zaie eskubideak bermatzeko modu bakarra borroka egitea eta mobilizatzea esanez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.