Recent Posts

HITZARMEN PROPIOA DUTEN ENPRESEKO DELEGATUEN AGERIALDIA:

prentsa

prentsaGaur hemen enpresa haundietako sindikatu ezberdinetako delegatuak bildu gara. Helburua batekin, Metaleko hitzarmenaren aldeko borrokari gure atxikimendu osoa ematea. Bereziki datorren asteko 17, 19 eta 21eko  egunetarako hitzarmen honen blindajerako egingo diren greba deialdiari gure atxikimendua ematera.

 

Hemen gauden guztiok enpresa eremuan paktu edo hitzarmen propioa eduki arren, bat egiten dugu datorren asteko greba egunekin. Arrazoiak  honakoak dira:

 

1-Hitzarmen sektorial honek barnebiltzen dituen eskubide kolektiboak determinanteak dira metaleko langile guztiontzako. Determinanteak enpresa eremuan negoziaketa kolektiborako eskubidea ez duten enpresa ertain eta txikientzako, eta determinanteak paktua edo hitzarmen propioa dugun enpresetako langileentzako. Determinanteak dira gure paktu eta hitzarmenak negoziatzeko oinarrizko abiapuntua izan delako beti.

 

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

  2013-05-13an Ekainak 17, 19 eta 21erako Gipuzkoako Metaleko Hitzarmenaren defentsan burututako bozketen emaitzak ondorengo hauek izan dira:   BAI 593 EZ 513 ZURIAK 100 BALIOGABEAK 7 DENERA 1213   OHARRA:   Ondorioz, egindako deialdiak onartuak izan dira eta GREBA izango da CAF enpresan 3 egun horietan.    GAUEKO TXANDARAKO OHARRA Gaueko txandakoek eta 4. Errelebokoek igande, astearte eta osteguneko …

Read More »