Recent Posts

Kate ikusezinak eten!!

Lanaren gainkarga, jardunaldi luzeak, bilera amaiezinak, nire lanpostuarekin bat ez datozen erantzukizunak, estimu falta, gehiegizko erantzukizuna edo gutxiespena…. Batzuetan CAFen irudia laneko oasi gisa saldu nahi badigute ere, egunerokotasuna ez da Zuzendaritzak bere aurkezpenetan eta enpresa sustapenetan irudikatu nahi duen bezain idilikoa. Kate ikusezinek gero eta pisu handiagoa dute, baina badira aurrera egiteko benetako aukerak: balorazio eta promoziorako sistema justua; …

Read More »

Cartera Social-ak sendotu egiten gaitu

Cartera Social-ari, enpresaren errotzeari eta langileon parte hartzeari garrantzi handia ematen diogu. Parte hartze planaren sorreran eta zabaltze desberdinetan parte aktibo izan gara. Gogoeta sakon eta proposamen ugari egin ditugu gai honen inguruan lau helburu nagusirekin: CAFeko akzioen jabetzan langileon parte hartzea bultzatu. Beraz oraindik akziorik ez duten langileei parte hartze planerako bidea ireki behar zaie.Langileon artean irabazien banaketa bultzatzeko …

Read More »

Kontziliazioa ez da predikatzen, sustatu egiten da

Enegarren aldiz ikusi ahal izan ditugu CAFeko ordezkariak errealitatean oztopatzen duten zerbaiten aldeko ekitaldietan. Beasaingo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Igartza Jauregian antolatutako jardunaldiak Beasaingo beste hainbat esparrutako eragileak bildu ditu. Tokiko elkarteak, ikastetxeak, dendak eta hainbat enpresa, besteak beste. CAFek ere parte hartu du. Ekitaldia, Beasainen guztion arteko kontziliazio erantzukidearen inguruan bultzatutako proiektu baten balantzea egiteko eta lau urteko …

Read More »