Cartera Social-ak sendotu egiten gaitu

Cartera Social-ari, enpresaren errotzeari eta langileon parte hartzeari garrantzi handia ematen diogu. Parte hartze planaren sorreran eta zabaltze desberdinetan parte aktibo izan gara. Gogoeta sakon eta proposamen ugari egin ditugu gai honen inguruan lau helburu nagusirekin:

  1. CAFeko akzioen jabetzan langileon parte hartzea bultzatu. Beraz oraindik akziorik ez duten langileei parte hartze planerako bidea ireki behar zaie.
  2. Langileon artean irabazien banaketa bultzatzeko tresna moduan ere ulertzen dugu Cartera Social.
  3. Akzioen jabego soilaz gain, erabaki guneetan langileon eragina bultzatu behar dugu.
  4. Euskal Herrian errotzea helburu, Cartera Sozial-ak denboran iraunkorra behar du izan. Beraz, antolatze eredu jasangarria bultzatu behar dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.