Recent Posts

Hitzarmenaren negoziaketa bultzatzeko lehen lanuztea

Gaurkoan, aurreko asteko langile batzarretan babes zabalarekin onartutako presio neurriekin jarraituz, lehen lanuzteak burutu ditugu Beasain eta Irungo lan zentruetan. Maiatzeko astearte eta ostegunero bi orduko lanuzteak burutuko ditugu txanda bakoitzean eta baita telelanean dauden langileek ere. Lanuzte hauek jarraipen erabatekoa izan dute enpresa guztian. Ostegunean dugu hurrengo hitzordua. Bitartean, Zuzendaritzari berriro ere bere egoskorkeria utzi eta negoziazio mahaian esertzeko …

Read More »

MAIATZAK 1, LANGILEOK KALERA!!

Maiatzarekin 1ren harira, urtero legez LAB sindikatuak hainbat deialdi zituen eginak Euskal Herriko beste hainbeste herrietan. Goierri mailako manifestazioa Beasainen burutu dugu eta bertan eguraldi txarrari eta batez ere instituzioetatik jarri zaizkigun zailtasun eta debekuei aurre eginez ehundaka pertsona bildu gara: adin eta genero guztietakoak, langileak eta langabeak, gazteak eta pentsionistak…baino denok aldarri beraren bueltan. ALDAKETA DA AUKERA! Zaintza, lana, …

Read More »

Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTOKIETARA!

Enpresa mailan abian jarritako ekimena jarraituz, azken ostiralarekin batera Enpresa Batzordeko kideok CAFeko sarrera nagusian kontzentratu gara Euskal Preso eta Iheslarien etxeratzea eskatzeko. Bide batez langile guztiei dei egiten diegu Euskal Herriko herri eta auzo guztietan deitutako ekimenetan parte hartzeko. Guztion bultzadaz, Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTEGIETARA!

Read More »