Recent Posts

Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTOKIETARA!

Enpresa mailan abian jarritako ekimena jarraituz, azken ostiralarekin batera Enpresa Batzordeko kideok CAFeko sarrera nagusian kontzentratu gara Euskal Preso eta Iheslarien etxeratzea eskatzeko. Bide batez langile guztiei dei egiten diegu Euskal Herriko herri eta auzo guztietan deitutako ekimenetan parte hartzeko. Guztion bultzadaz, Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTEGIETARA!

Read More »

APIRILAK 28a LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Egun hau, gure lanpostuetako arriskuak desagerrarazteko egin behar diren hobekuntzak proposatu eta patronala zein instituzioen pasibitatea salatzeko erabili izan dugu langileok. Laneko istripuak, laneko gaixotasunen izeberraren punta baino ez dira. Gaixotasun profesionalen egoera kezkagarria da, lanetik eratorritako patologien ehunekoa ez baita gaixotasun profesionaltzat hartzen. Europa mailan, laneko gaixotasunengatiko hilkortasuna lan‐istripuena baino askoz handiagoa da, eta enpresek eta administrazioek ezkutuan mantentzeko …

Read More »

Langile batzarrak eta bozketak

Enpresaren oztopo eta boikot saiakera guztien gainetik, langile batzarrak eta presio neurrien bozketak burutu ditugu. Zuzendaritzak hasieratik ekidin nahi izan dituen arren, OSALANen oniritziarekin eta segurtasun neurri guztiak betez 3 langile batzar burutu ditugu eta berauetako parte hartzea azken urteotako handiena izan da. Asteazkenean aldiz, batzarretan azaldutako presio neurriak bozkatzeko unea izan da eta bozketa hauetan ere parte hartze oso …

Read More »