Recent Posts

SARE-Izan Bidearen ekitaldia CAFen

CAFeko atarian SAREk antolatutako ekitaldian parte hartu du CAFeko Enpresa Batzordeak Joseba Azkarragarekin batera. Ondoren, hilabeteko azken ostirala izanik, presoen aldeko elkarteratzea burutu dugu. Gaur herri guztietan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizugu, eta halaber langile guztiei ekainak 4ean Donostian burutuko den manifestaldian parte hartzeko deia ere luzatzen dugu.

Read More »

Langile batzarrek CAFeko lan hitzarmen berria onartu dute

Gaur Beasain Irun eta Madrilgo CAFeko lantokietan lan hitzarmena berritzeko lortutako aurre akordioa onartu da langile asanbladatan.Enpresa arduradunen hasierako jarrera negoziazio mahaian ez esertzearena izan bazen ere, enpresa batzordearen batasunak eta langileen bultzadak mugitu dute Zuzendaritzaren posizioa negoziaketan.3.200 langile ingururi eragiten dion hitzarmena berritu dugu. Bi urterako iraupena eta ultraktibidade mugagabea izango duen ituna izango da. Lortutakoaren inguruan, ondorengo puntuak …

Read More »

TUBACEXeko langileekin elkartasuna

Beasain eta Irungo CAFeko langileok gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu Amurrioko TUBACEX-eko langile guztiei. Zuen borroka gure borroka ere badelako, eutsi gogor! #elkartasuna #borrokan #kaleratzerikez #tubacex #beasain #irun

Read More »