Recent Posts

Hitzarmenaren aldeko borrokak aurrera darrai

Azken asteotako mobilizazio dinamikekin jarraituz, gaurkoan ekintza berri bat burutu dugu. CAFeko langileak bi giza zutabe osatu ditugu: lehenengoa altzairutegi ondotik abiatuta, Senpere auzotik barrena Beasaina abiatu da CAFeko sarrera nagusitik berriz ere enpresan barneratuz. Bigarrena aldiz, Sarrera Nagusitik Ezkiaga Etorbidean barrena abiatu da eta Ordizian barrena oinezko zubia gurutzatuz berriz ere 3. saileko instalakuntzak inguratuz enpresan barneratu da. Beraz, …

Read More »

Bigarren mobilizazio eguna

CAFeko langileok enpresako hitzarmenaren aldeko bigarren mobilizazio eguna dugu gaurkoa. Bitartean Zuzendaritzak negoziaketaren inguruko pausorik eman gabe jarraitzen du. Ondorengo bideoak laburbiltzen du gaurko mobilizazioa. Langileok borrokan, orain hitzarmena!!  

Read More »

Elkarretaratzea Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean

Gaur ASVIAMIE Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak elkarretaratzea burutu du Gipuzkoako BATZAR NAGUSIEN aurrean eta LABeko kideok ere ekimenean parte hartu dugu. Ekintza honen bidez, ASVIAMIEk Batzar Nagusiei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari konpromiso argi bat har dezatela eskatu nahi izan die, Udalerriekin lankidetzan, eraikinetan instalatutako amiantoaren inbentario bat egin dezaten eta zuntz kantzerigenoa desargertzeko Plan bat onar dezaten, Europako Parlamentuaren 2012/2065 …

Read More »