Recent Posts

Urriko azken ostirala

Eguraldi traketsari aurre eginez, beste hilabete batez euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko Enpresa Batzordeak elkarretaratzea burutu du CAFeko sarrera nagusiaren ondoko plazan. Etxean, lantokietan gurekin nahi eta behar ditugulako, euskal preso eta iheslariak etxera, lantokietara!

Read More »

Protesta zaratatsua

Azken hilabeteotan 4. sailean ezartzen ari diren industrializazio modelo berriak ezinegona sortu du langilegoaren artean. Honi irtenbidea bilatu nahian, Enpresa Batzordetik hainbat eskaera zehatz bideratu zitzaizkion Zuzendaritzari eta horretarako bilera bat deitzeko eskatu ere bai.Gatazka honekin lotuta, hainbat protesta ekintza burutu ditugu azken egunotan. Hala nola, gaur goizean 10 minutuko protesta zaratatsua burutu dugu langileen parte-hartze masiboarekin.

Read More »

Mobilizazio eguna

Gaurkoan bi hitzordu garrantzitsu izan ditugu. Batetik @LABsindikatua|k Bilbon antolatutako mobilizazioan parte hartu dugu beste ehundaka kiderekin batera. #BurujabetzaBizitzaDuinerako #OrainGrebaOrokorra Beste alde batetik, Donostiako epaitegiaren aurrean #Asviamie|k deitutako elkarretaratzean parte hartu dugu #CAF|en amiantorekin lan egin eta gaixotu eta hildako lankide bati lan gaixotasuna aitortu eta dagokion kalteordaina emateko eskatuz. #justizia #erreparazioa #amiantoa

Read More »