Recent Posts

Oinetako bilketa errefuxiatu guneetarako

Errefuxiatu guneetan bizi diren pertsonentzako Zaporeak Sabores elkarteak Euskal Herri osoan zehar egiten ari den oinetako bilketaren baitan, CAFen ere Enpresa Batzordeak ekimenari bere aletxoa jarri nahi izan dio. Horretarako aste guztian zehar enpresako sarrera guztietan oinetakoak uzteko guneak ezarri dira eta beste behin ere langilegoak bikain erantzun du eta ehundaka oinetako bildu dira. Eskerrikasko ekimenean parte hartu duzuen guztioi …

Read More »

Komitearen ekintza berria

MiiRAn ematen den azpikontratazioaren aurkako ekintza sorta jarri ditu martxan komiteak. Pasa den asteartean azpikontrata batetara gurpilak eta ardatzak garraiatu behar zituen kamioia geldiarazi genuen eta gaur berriz, MiiRAko arduradun nagusiaren bulegoa prezintatu dugu. Enpresaren aldetik aldaketarik nabaritu ezean, mobilizazioekin jarraitzeko eta berauek intentsitatea igotzera behartuta egongo gara.

Read More »

Azpikontratazioa mugatu!

CAFen, gurpilen eta ardatzen mekanizazio arloetan ematen den azpikontratazioa salatzeko ekintza burutu dugu Enpresa Batzordeko kideok. Berriz ere adostutakoa betez azpikontratazioa mugatzeko eskatu diogu Zuzendaritzari.

Read More »