Recent Posts

CAFEK 2012KO EKITALDIAREN EMAITZAK JAKITERA EMAN DITU

2012ko abenduaren 31n, 4.941,4 milioi eurokoa zen CAFen eskaera-zorroa. Egungo zorroaren % 85 inguru nazioarteko merkatuari dagokio.  TALDE BATERATUAREN DATUAK 2012ko abenduaren 31n, negozio-zifraren zenbateko garbia 1.721,2 milioi eurokoa zen, eta horren % 82,3 kanpoko merkatuei dagokie. Zenbateko hori 2011ko ekitaldiaren amaierakoa (1.725,1 milioi euro) baino pixka bat txikiagoa da.  EBITDA marjina, 2012ko abenduko itxieran, 181,9 milioi euro izan zen; 2011ko ekitaldian baino …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

(LAB eta CC.OOen gehiengoz)


Enpresa Batzordeak III.saileko arduradunei entregatu genien idatziari enpresak eman dion erantzunaren inguruan ondorengoa adierazi nahi dugu:

 

  • Enpresak argudiatzen du Houstoneko eskarian pilatutako atzerapena ez dela material faltarengatik, ez produktuaren kalitate arazoengatik eta ezta antolakuntza edo jarraipen arazoengatik izan. Orduan ondorioztatzen dugu enpresaren ustez atzerapen hori abenduko geldialdien ondorio izan dela. Hau da, atzerapenaren erru bakarra langileek izan dutela. Enpresaren erantzunari erabat kontrajarriz, guri langileek helarazi digutenaren arabera atzerapena guk aurreko idatzian aipatutako arazoen ondorioz izan dela pentsatzen jarraitzen dugu.
     
  • Enpresak dioen moduan ez badago antolakuntza arazorik, ez luke arazorik egon behar oporrak arte sail honetan dauden eskarien eta prozesu produktiboen eta beren planifikazioaren inguruan batzordeak bertako nagusiei eskatu diogun informazioa mahai gainean jartzeko. Materialen erosketan, logistikan, matxuretan, modifikazioetan,… izan diren inzidentzia kopuruaren berri emateko ere ez lukete arazorik izan behar. Ezin dugu ahaztu inzidentzi guzti hauek geldialdi orduak sortzen dituztela.

    Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

2013-1-16ean 4. Saileko lan karga faltei aurre egiteko, enpresarekin adostutako neurri aringarriak onartzeko bozketen emaitzak ondorengo hauek izan dira:   BAI 801 EZ 110 ZURIAK 89 BALIOGABEAK 2 DENERA 1002 OHARRA: Ondorioz, 4. Saileko lan karga faltei aurre egiteko, enpresarekin adostutako neurri aringarriak onartuta geratzen dira.

Read More »