Recent Posts

Metalgintzako delegatuak 24 orduz ADEGIren aurrean hitzarmenaren defentsan

Goizeko 9:00etan eman diote hasiera bi egunetan egingo dituzten 12 orduko elkarretaratzeen lehenari LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek.  LAB sindikatuak behin eta berriro adierazi du, bai uztailaren 7a aurretik, baita ondoren ere, sektore eta enpresa hitzarmenen defentsan borrokan segiko duela. Gaur eta bihar, 12 orduko elkarretaratzeak egingo dutezte ADEGI aurrean eta ostiralean eguerdiko 12.30etan manifestazioa egingo dute ADEGIren aurretik abiatuta.

Read More »

ADEGIk Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmena hiltzat jo du

Asteartean, uztailaren 2an, herrialdeko metaleko mahaia bildu zen. LAB sindikatuak, CCOO eta UGTrekin batera, aurreko bileran egindako proposamena berretsi genuen eta ADEGIri erantzukizunez jokatzeko eskatu genion. ADEGIk Madriletik oparitu dieten Lan Erreforma bere osotasunean aplikatzeko asmoa adierazi zigun, “hitzarmena nahi baduzue, uko egin zuon eskubideei eta onartu lan erreforma” esanaz.  LAB sindikatuak uko egiten dio inposaketan oinarrituriko negoziaketa eredu honi …

Read More »

Lau lagun Adegiko buruaren enpresan kateatu dira, metalgintzako hirugarren greba egunean

Metalgintza arloko hirugarren greba eguna egiten ari dira gaur Gipuzkoan, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Gaurko antolatu dituzten mobilizazioen artean, Adegiko buruaren enpresan elkarretaratzea egin dute hogeita bost bat langilek, LABek deituta. Gainera, lau lagun kateatu egin dira Hine enpresako sarreran. Ertzainak etorri eta kateak ebaki dizkiete. Arazorik egon ez bada ere, tentsio uneak izan dira, ertzainak protestan ari …

Read More »