labcaf

Etxaide: «LAB patronalaren amets gaiztoa izango da»

“Egunon guztioi. Maiatzaren Lehenaren testuinguruan, datozen asteetan bultzatuko ditugun ekimenak aurkezteko elkartu gara gaur hemen. Gaurkoan ekintza sindikalaz hitz egingo dugu, luze eta zabal. Guretzat erabakigarriak diren beste gaiak begi bistatik galdu gabe, noski. Gure bilakaera harro egoteko modukoa da. Sekulan baino jende gehiago gaude sindikatuko egituretan antolatuak. Agenda sozial indartsua dugu, presente gaude ekimen eta borroka sozial gehienetan, iniziatiba …

Read More »

11 eraso 12 erantzun, Feministok Prest! Erasorik ez erantzunik gabe!

Euskal Herriko mugimendu feministak abian jarritako ekimenarekin bat egiten dugu LAB-CAF Sail Sindikaleko kideok eta zentzu honetan apirilaren 9-an Gasteizen antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. (klikatu hemen egitarau osoa ikusteko) 11 eraso 12 erantzun, Feministok Prest! Erasorik ez erantzunik gabe! Gaur egun, beharrezkoa eta ezinbestekoa deritzogu bortizkeriatzat zer ulertzen dugun birplanteatzea, bere konplexutasun guztiak eta bere foma anitzak …

Read More »

Confemetal, UGT eta CCOOek sinatutako estatuko metaleko hitzarmenak negoziazio kolektiboa estatu mailara eraman nahi du

CCOO, UGT, eta Confemetalek sinatutako metalgintzako Espainiar Estatuko hitzarmenak negoziazio kolektiboa Estatuko eremura eramateko estrategian urrats berri bat da, lan erreformaren helburuekin bat egiten duena, lan erreformak jasotzen dituen helburuekin: lan baldintzak prekarizatu metalgintzako sektoreko langileei. Metalgintzako lan hitzarmenak errespetatu beharrean, zuzenean erasotzen ditu, “beharrezkoa balitz Estatuko Hitzarmena aplikatzeko aukera ezartzen du, salaketa egin ondoren urtebetean herrialde mailan akordiorik ez …

Read More »

Altxa #m17|an Lanbide Heziketako prekarietatearekin amaitzeko!

Gaur martxoaren 17, Ikasle Abertzaleak, Ernai gazte antolakundeak eta LABek deituta, baterajotze nazionala egingo dugu Lanbide Heziketan ikasten ari diren gazteek bizi duten egoera larria azaldu eta gutxi batzuen interesak asetzeko gazte askoren hezkuntza eta praktikaldiak prekarizatzen dituztela salatzeko. LANBIDE HEZIKETAko ikasleek lan munduan eta praktikaldietan pairatzen duten egoera ezaguna da guztiontzat eta askotan salatu izan dugu. Krisiaren aitzakiarekin patronala …

Read More »

Cartera Socialen inguruko LABen jarrera eta alternatiba

Iragan urriaren 27an, Zuzendaritzak langile berriak Cartera Social-era sartzeko proposamena egin zuen. LAB sindikatuak positiboki baloratzen du Zuzendaritzak urrats hori eman izana,  eta halaxe jakinarazi genuen bileran bertan. Hala ere, gure iritziz, egungo kontratuetako baldintza beretan egindako eskaintzak berak, ez du inolako ekarpenik egiten CS-k dituen arazo larriei irtenbidea emateko; alderantziz baizik, sistema bere horretan iraunarazten da, duela hainbat urtetik …

Read More »

Urtea hasi zenetik 14 langile hil dira lan istripuz

Herenegun hilak 14, Ondarroan dagoen Santa Klara izotz enpresan gertatutako kalderaren leherketaren ondorioz gutxienez bi langile hil ziren. Heriotz istripu honetako hildakoetako bat LABeko delegatu eta militantea zen. LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu hildakoen sendi, lagun eta gertuko guztiei. Modu berean gogor salatu nahi dugu heriotz berri hauekin, gutxienez Euskal Herrian, urtea hasi denetik 14 langile …

Read More »

MARTXOAK 8: Emakumeontzat aukera berdintasuna prekarietatearen kontra

Martxoaren 8an, zortzi baino hamaika arrazoi ditugu emakumeok berriz ere kalera atera eta gure ahotsa ozen azalarazteko. Izatez, oraindik ere ugariak dira emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan pairatu beharreko diskriminazioak, eta hainbatetan aldarrikatutako aukera berdintasunetik urrun jarraitzen dugu. Egun indarrean den sistemak, esparru pribatuan egiten diren etxeko lanen zein zaintza lanen erantzukizuna emakumeon gain kokatzen jarraitzen du. Hori bai, sistemaren …

Read More »

Lan istripuen atzean prekarietate asko eta prebentzio neurri gutxi daude

Ainhoa Etxaidek, LABeko idazkari nagusiak, eta Ibon Zubiela, Lan Osasuneko arduradunak, “Lan istripuak eta gaixotasun profesionalak 2015” azterketa aurkeztu dute (ohar tauletan zintzilikatu dugu). Bertan, 2015ean lan istripuek gora egin dutela salatu dute, %8,7. Egunero 267 lan istripu gertatzen dira, 5 minuturo bat. 6 egunik behin langile bat hil da lan-istripuz 2015ean. Egunero, 12 gaixotasun profesional kasu aurkitzen dira. Ainhoa …

Read More »