labcaf

Beasaingo eta Irungo zentroetako enpresa-batzordeek deitutako batzarretako EMAITZAK :

PRENTSA OHARRA: BEASAINGO ETA IRUNGO CAF-EKO LANGILEEK EGUNEROKO 2 ORDUKO LANUZTEAK EGINGO DITUGU AZAROAREN 3AN, 8AN ETA 10EAN PRODUKZIOKO AZPIKONTRATAZIOAREN AURKA ETA ENPLEGUAREN ALDE Gaurko egunez, Beasaingo eta Irungo zentroetako enpresa-batzordeek deitutako batzarrak egin dira. Batzar horiek bi puntu izan dituzte gai-zerrendan: Beasaingo zentroko Altzairutegiaren egoerari buruzko informazioa. Enpleguaren aldeko eta produkzioko azpikontratazioa handitzearen aurkako mobilizazioen proposamena. Lehen puntuarekin lotuta, …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

CAFeko Enpresa Batzordeak bere osotasunean (LAB, ELA, CCOO eta ESK) bat egiten du SARE – HERRITAR PLATAFORMAK, Donostian, datorren larunbatean, urriak 15rako deituriko manifestazioarekin eta dei egiten die langile guztiei bertan parte hartu dezaten: Urriaren 15ean larriki gaixorik dauden euskal presoen  eskubideen alde Donostiako kaleak beteko ditugu. Iraila hasieran, kurtso politiko berria erabakiorra izan dadin, aktibazio ziklo berri bat irekitzera …

Read More »

LAB-CAF SAIL SINDIKALAREN JARRERA CAFeko ZUZENDARITZAK ALTZAIRUTEGI SAILEKO JARDUERA BERTAN BEHERA UTZI NAHI DUELA-ETA

CAFeko zuzendaritzak Enpresa-Batzordeari jakinarazi dio heldu den urtarrilaren 1etik aurrera enpresako altzairutegi historikoaren instalazioan altzairua ekoizteari utzi asmo diola. LAB – CAF altzairutegiko jarduera eteteko planaren aurka dago; izan ere, CAFeko zuzeneko 40 lanpostu eta gure instalazioetan iraunkorki lan egiten duten azpikontratetako beste 7 lanpostu galduko dira. Zuzendaritza salatu nahi dugu, halaber, bere proposamenean pertsona horiek aipatu ere egiten ez …

Read More »

Borroka sindikala indartuko dugu langileok burujabetza prozesu baten aldeko palanka izateko

Gipuzkoako herrialdeko delegatuen batzarra burutu genuen pasa den ostiralean Donostian. Bertan, sindikatuak egiten duen egoeraren irakurketa azaldu eta urteko erronkak aurkeztu ziren. Ainhoa Etxaide, LAB eko Idazkari Nagusiak azpimarratu zuen, “langileak antolatzen jarraituko dugula eskubide sozial, laboral eta politikoen defentsan”. Norabide horretan aurrera egin ahal izateko “euskal langileok gure interesak eta eskubideak defendatuko dituzten ordezkariak behar ditugula” azaldu zuen Etxaidek. …

Read More »

Milaka langilek gure hitza errespetatua izan dadin aldarrikatu dugu

Milaka euskal langile bildu gara Gasteizko kaleetan gure haserrea adierazi eta argi uzteko dugu ez dugula iruzurrik onartuko. Uztailaren 22an, Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGTk sinatu zituzten negoziazio kolektiborako eta elkarrizketa sozialaren instituzionalizazioaren inguruko akordioak patronalaren aldekoak dira eta euskal langileei bizkar ematen die. Horregatik hain zuzen ere Gasteizen elkartu garenok norabide aldaketa exigitu diogu Jaurlaritzari. Beste behin, …

Read More »

Lan munduaren aldaketa eragotzi nahi duen Jaurlaritzak aurrean izango gaitu

Negoziazio kolektiboari eta elkarrizketa sozialaren egoerari buruzko prentsaurrekoa eman dute gaur LAB eta ELAko Idazkari Nagusiek. Uztailaren 22an Eusko Jaurlariztzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek lortutako akordioa gogorki salatu genuen bere momentuan. Ainhoa Etxaideren aburuz akordioaren larritasunaren aurrean “urrats berri bat” ematea ezinbesteko jotzen dugu, horregatik iraliaren 20an, Gasteizen “IRUZURRIK EZ. Por un marco laboral propio, langileon hitza errespetatu” …

Read More »

CAF-I ESLEITU DIOTE HOLANDAKO AMSTERDAM HIRIRAKO TRANBIEN HORNIKUNTZA PROIEKTUA

GVB Activa B.V. enpresa publikoak, Amsterdamen garraio-lanez arduratzen denak, CAF hautatu du tranbia berriak hornitzeko. Kontratuak 63 unitate biltzen ditu, eta beste 60 tranbia zabaltzeko aukera ere jasotzen du. CAFek Amsterdamerako proposatutako tranbiak Urbos plataformakoak dira. Solairu baxuko ibilgailua da, bi norabidekoa, eta diseinu modernoa azken belaunaldiko ekipamenduekin konbinatzen du. Tranbia berri horiek irisgarritasunik handiena eskaintzen dute, erosotasunari, errendimenduari eta …

Read More »

Bruselako Metroaren 43 unitate egingo ditu CAFek 353 milioirengatik

CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresak beste kontratu bat erdietsi du, oraingoan Europako hiriburuan. Bruselako Garraio Interkomunalen Sozietateak (MIVB/STIB) 12 hilabeteko hornikuntza-kontratua esleitu dio Beasainen egoitza duen fabrikatzaileari, CAFek ohar batean jakinarazi duenez. Sinatutakoaren arabera, Bruselako Metroaren 43 unitate egingo ditu euskal enpresak, 12 hilabeteko epean beste 47 egiteko aukerarekin. Trukean, 353 milioi euro jasoko ditu CAFek. STIB da …

Read More »

Negoziazio kolektiborako euskal esparruaren defentsan berresten gara

ELA eta LAB sindikatuek agerraldi bateratua egin genuen atzo, Donostian. Joan den uztailaren 22an Eusko Jaurlaritzak, Confebask eta CCOO eta UGTek sasi-gizarte elkarrizketarako mahaian sinatutako akordioa salatu eta haren larritasunaz ohartarazi genuen bi sindikatuetako bozemaleek. Pasa den astean Jaurlaritza, CONFEBASK eta CCOO–UGTk, hilzorian zegoen elkarrizketa sozialeko mahaia berpizteko borondate argia erakutsi dute. Bi akordio egin zituzten, bata negoziazio kolektiboari buruzkoa eta …

Read More »

CAF AUKERATUTA 26 TRANBIEN HORNIDURARAKO ESTATU BATUETAKO MARYLAND-EN

CAF aukeratua izan da LRV motako 5-moduludun 26 tranbia arin Purple Line linea ezagunerako fabrikatzeko, Estatu Batuetako Maryland estatuan. Kontratu honek, ordezko piezen, lanabes berezien eta entsegu ekipoen hornidura hartzen du barne, CAF USA Inc filialaren bitartez. Gurpildun materialeko kontratu honen balioa 200 miloi dolarretik gorakoa da. Halaber, kontratu honek, trenbide sistema arinaren operazioa eta mantentzea 30 urtez kudeatuko duen …

Read More »