ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

IMG_20161010_220137 CAFeko Enpresa Batzordeak bere osotasunean (LAB, ELA, CCOO eta ESK) bat egiten du SARE – HERRITAR PLATAFORMAK, Donostian, datorren larunbatean, urriak 15rako deituriko manifestazioarekin eta dei egiten die langile guztiei bertan parte hartu dezaten:

Urriaren 15ean larriki gaixorik dauden euskal presoen  eskubideen alde Donostiako kaleak beteko ditugu.

Iraila hasieran, kurtso politiko berria erabakiorra izan dadin, aktibazio ziklo berri bat irekitzera gindoazela jakinarazten genuen. Helburu garbi batekin, euskal presoen eta beraien senideen eskubideak errespetaraztea.

Hau lortu asmoz, SALATZEN DUT tresna ipini genuen euskal jendartearen esku. Jendarte zibilaren inplikazio handiagoa, eta alderdi politiko nahiz euskal instituzioen konpromiso handiagoa lortzeko helburua duena.

Zentzu honetan, gaurkoan beste urrats bat eman nahi dugu. Urriak 15ean jendarte zibilari, arratseko 5etan bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartuz, mobiliza dadin eskatzen diogu.

Gure helburua, 15ean Donostiko kaleak betetzea da; SALATZEN DUT PRESO GAIXOAK ETXERA, Madriletik eta Parisetik entzun dezaten; entzun eta sentitu gaitzatela… ez dugu nahi gauzak orain arte bezala jarrai dezaten, eta ez dugu utziko, larriki gaixorik diren euskal presoen bizitzarekin jolasten.

Espainiar legediak, larriki gaixorik diren presoen espetxealdi arindua baimentzen du arrazoi gizatiarrengatik.

Ez dugu eskatzen, iada barne legedian eta nazioarteko arauetan jasota ez dagoen ezer. Legea betetzea eta gizatasun pixka bat izatea da eskatzen duguna.

ESKUBIDE hau, nazioarteko itun ezberdinek ere jasoa da, horien artean 2015/12/17ko Nazio Batuen gomendioek, “MaIMG-20161011-WA0000ndela Arauek” barne.

Hain zaila al da, beraien legedia betetzea?

Hain zaila al da, 10 euskal preso hauen kasuak aztertzea, soilik lege eta giza eskubide ikuspegitik?

Askotan esan izan dugu, sakabanaketaz gain, larriki gaixo diren euskal presoak espetxean mantenduz ezartzen den espetxe politika honek, gorroto eta mendeku logikari besterik ez diola erantzuten.

Eta gorrotoarekin, jendarteari ezinezko zaio benetako bake eta bizikidetza eskenatoki bateruntz urratsak egitea.

Cartagena de Indias-en aste honetan ikusi ahal izan dugunaren aurkakoa da hemen gertatzen dena. Borondate politikoa nahikoa baita konponbide eskenatokian aurrera egiteko. Baino espainiar Estatuak, bere mugaz gaindikoa txalotzen duen aldi berean, etxean eginbehar berberak egiteari uko egiten dio.

Guzti honegatik, 15ean, entzun eta sentituko gaituzte.

SAREren lehentasuna, eskubide urraketen eskenatoki hau, konponbidearenagatik aldatzea da. Eta uste dugu, euskal jendartearen gehiengoarena ere badela, ideologia eta alderdikeriaz gaindi.

pdf  Irakurri Enpresa Batzordearen oharra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.