Urtea hasi zenetik 14 langile hil dira lan istripuz

14Herenegun hilak 14, Ondarroan dagoen Santa Klara izotz enpresan gertatutako kalderaren leherketaren ondorioz gutxienez bi langile hil ziren. Heriotz istripu honetako hildakoetako bat LABeko delegatu eta militantea zen. LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu hildakoen sendi, lagun eta gertuko guztiei. Modu berean gogor salatu nahi dugu heriotz berri hauekin, gutxienez Euskal Herrian, urtea hasi denetik 14 langile hil direla.

Osasuna galtzea edo lan istripuak, ez dira laneko ezaugarriak, lan eredu jakin baten emaitza ankerra baizik. Ekidin ziteken emaitza. Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen ondorio dira.

Langileok, bizi ahal izateko egiten dugu lan eta ez, saiakera horretan bizia galtzeko. Baina gaur egungo eredu honek miseria eta heriotza besterik ez dakar langile klasearentzat. Neurri zorrotzen falta, enpresarien inmunitatea eta explotazioan oinarritutako ereduak heriotza eta miseria baino ez dakar.

Non daude patronaletako arduradunak heriotz berri hau salatzeko eta ez hitz antzuekin zorigaiztoaz hitz egiteko? Zein aldaketa eta zein pausu emateko prest daude egoera eta eredu hau geldiarazteko?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.