labcaf

MARTXOAK 8: Emakumeontzat aukera berdintasuna prekarietatearen kontra

Martxoaren 8an, zortzi baino hamaika arrazoi ditugu emakumeok berriz ere kalera atera eta gure ahotsa ozen azalarazteko. Izatez, oraindik ere ugariak dira emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan pairatu beharreko diskriminazioak, eta hainbatetan aldarrikatutako aukera berdintasunetik urrun jarraitzen dugu. Egun indarrean den sistemak, esparru pribatuan egiten diren etxeko lanen zein zaintza lanen erantzukizuna emakumeon gain kokatzen jarraitzen du. Hori bai, sistemaren …

Read More »

Lan istripuen atzean prekarietate asko eta prebentzio neurri gutxi daude

Ainhoa Etxaidek, LABeko idazkari nagusiak, eta Ibon Zubiela, Lan Osasuneko arduradunak, “Lan istripuak eta gaixotasun profesionalak 2015” azterketa aurkeztu dute (ohar tauletan zintzilikatu dugu). Bertan, 2015ean lan istripuek gora egin dutela salatu dute, %8,7. Egunero 267 lan istripu gertatzen dira, 5 minuturo bat. 6 egunik behin langile bat hil da lan-istripuz 2015ean. Egunero, 12 gaixotasun profesional kasu aurkitzen dira. Ainhoa …

Read More »

Zaintza zaindu. Sinadura bilketa CAFen

“ZAINTZA ZAINDU. Langile gehiago, zerbitzu hobea” izenarekin zerbitzu sozialetako ratioak eta arreta hobetzeko kanpaina jarri du martxan LABek. Kanpaina honekin, gizarte zerbitzuen egoera kaleratzearekin batera, sinadura bilketa baten bidez adinekoen, adin txikikoen eta aniztasun funtzionala dutenen zentroetan arreta duintasunez eman ahal izateko langile gehiagoren beharra erakutsiko dugu. LABen proposamena Sinadura bilketa honekin, adinekoen, adin txikikoen eta aniztasun funtzionala dutenen zentroetan …

Read More »

Munduko Sindikatu Federazioen 17. Batzarra urrian Hegoafrikan

2016ko urrian Munduko Sindikatu Federazioaren 17. Batzarra izango da Hegoafrikako Durban hiriburuan. Munduan langile askok bizia galtzen dute lanean urtero, NLEaren datuen arabera 5.000. Honen aurrean eta kapitalismoa datu hauen erantzule dela salatzeko, MSFak Batzarraren lan lerroak, segurtasuna eta osasunaren aldeko borroka lantokietan, eta langileok mundu mailan paiaratzen ditugun eraginak azaltzen dituen bideoa osatu du.   http://www.lab.eus/eu/nazioartea/249-fsm/4939-munduko-sindikatu-federazioen-17-batzarra-urrian-hegoafrikan-

Read More »

CAF se va a vender a las antípodas

El constructor de trenes vasco amplía su cartera de productos y anuncia pedidos Las agujas ferroviarias vuelven a girar para CAF. El constructor de trenes de Beasáin (Guipúzcoa), que lleva cinco años reduciendo facturación, beneficios y valor para los accionistas, acaba de hacer dos anuncios que suponen un paso importante para su recuperación, aunque ésta no se materialice en la …

Read More »

EKAINAK 19: Erabakia gure esku

 Atzo asteartea, otsailak 2, Enpresa Batzordeak bere osotasunean (LAB, ELA, CCOO eta ESK) egindako deialdiari jarraiki, CAFeko goierritarrok ere gure babesa eta atxikimendua eman genion Goierriko Gure Esku Dagoren ekimenez ekainak 19an egin asmo den galdeketari. Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkizuegu sinatzera gerturatu zineten guztioi.

Read More »

CAFek Canberrarako 14 tranbia egin eta mantentzeko kontratua lortu du

Beasaingo CAF tren konpainiak beste kontratu garrantzitsu bat itxi du Canberrako (Australia) tranbia egiteko. Hogei urtez 14 tranbia egiteko eta mantentze lanak esleitu dizkiote. Australiako hiriburuko erdigunea eta Gungahlin eremua lotuko dituen lineak, 12 kilometroko luzeera eta 13 geltoki izango ditu. Aurreneko ibilgailuak 2017. urtearen bukaerarako bidaltzea aurreikusten dute. Horrekin batera, Errusiarako beste kontratu bat ere lotu du CAFek errodajeen …

Read More »