labcaf

«Hazkunde ekonomikoa, bere horretan, ez da ona langileentzat»

Ordezkarien %92k eman diote babesa Aranbururi LABeko lema hartzeko. Ainhoa Etxaideren aroan «egin diren etxeko lanak» bere alde jarri nahi ditu, «langileriari datorkion prekaritate aroari» eraginkortasunez aurre egiteko. Garbiñe Aranburuk (Legorreta, Gipuzkoa, 1973) ez du beharko egokitzapen handirik LABeko idazkaritza nagusian. Urte askoan Ainhoa Etxaideren zuzendaritzan zaildutakoa da, eta sindikatuaren erraiak ondo ezagutzen ditu, azken urteotan negoziazio kolektiboaren arduradun gisa. …

Read More »

CAFen salmentak bi digituko hazkundea izaten ari dira 2017an (www.berria.eus)

Andres Arizkorreta presidenteak dio Beasaingo konpainiak “derrigorrez” handitu behar duela errentagarritasuna lehiakor izaten segitzeko. Aurreko urtean inoizko eskaera poltsa handiena lortu izana (6.228 milioi euro) emaitzak ematen ari zaizkio CAF konpainiari. 2017an “bi digituko hazkundea” izaten ari dira salmentak eta ustiaketaren emaitza. Horrela esan du Andres Arizkorreta presidenteak 2016ko kontuak onartu dituen Akziodunen Batzar Nagusian. “Gure bezeroek, azken urtean, kontratazioen …

Read More »

Garbiñe Aranburuk, Ainhoa Etxaideren lekukoa hartu du LABeko Idazkari Nagusi gisa 9. Biltzar Nagusian

“Mobilizatu egin behar dugu, patronalaren boterea mugatu eta bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko. Sindikatuak langileen tresna izan behar du. Horretarako sindikatua berritzera goaz, Biltzar Nagusian hartutako erabakiekin langile subjektua berrosatu eta prekarietatearen kontrako borrokaren lehen lerroan kokatzera goaz”. Garbiñe Aranbururen hitzak dira hauek, LABeko idazkari nagusi gisa egindako bere lehen agerraldi publikoan esandakoak. Hala, gogoan izn ditu, besteak beste, soldatapeko langile, …

Read More »

Errodajeetako unitateko ikusMiiRA

Hainbat dira Enpresa Batzordeak errodajeen unitatean zabalik dituen fronteak: batzuk informazio eskaera hutsak dira, beste batzuk argibide eskaerak, bilerarako eskaerak, baita berariazko eskakizunak ere. Alabaina, gehienek soluziorik gabe jarraitzen dute oraindik, kontuan hartuta horietako batzuek urtebetetik gora daramatzatela mahai gainean. Giza Baliabideetan izandako aldaketen ondoren, eta arduradun izendatu berriak lanean, bazirudien une batean hainbat gairi erantzungo zietela, aditzera eman baitzuten …

Read More »

Espainiatik dakarten industria ereduak prekarietatean murgilduko gaitu

Miramongo Parke Teknologikoko Auditorio parean elkarretaratzea egin genuen pasa den ostiralean, “PNV, zuen eredua #Spanishprecarity4.0, langileok euskal Estatua!” leloarekin. Protesta honekin, Espainiako erregearen bisita salatu nahi izan genuen, EAJk bultzatzen duen benetako ereduaren erakusgarri baita; alegia, Espainiako lan erreforma eta prekarietatean oinarritutako eredua, etorkizunik ez duen eredua. Erregearen bisitak ongi asko erakusten du zein de hemengo instituzioek, batez ere Eusko …

Read More »

APIRILAK 28

Gaur apirilak 28, CAFen laneko osasunaren nazioarteko eguna ari gara ospatzen. Gure ustez, egun honek orain arte egin dugunaren inguruko gogoeta egiteko balio beharko luke; hau da, gaur egun egiten ari garenaren eta, batez ere, prebentzioarekin lotuta etorkizunean egin beharko dugunaren inguruko gogoeta egiteko, egunero lanera etortze hutsagatik gure osasuna jokoan egon ez dadin. Izan ere, prebentzioak enpresetan sistematizatuta egon …

Read More »

Maiatzaren Lehena 2017

Maiatzaren Lehena iristear dugu. Hitzordu garrantzitsua sindikatuarentzat. Aurtengoan, Bilbo, Iruñea eta Baionan “Langileok Euskal Estatua. Burujabetza osoa aldaketa sozialerako” lemapean egingo ditugun mobilizazioaten gure aldarrikapenak plazaratuko ditugu. LABek mobilizazioan kokatzen du burujabetza prozesurako giltza eta hala erakutsiko du Maiatzaren Lehenean. Erabakitzeko aukera berriro ere lapurtu nahi diguten momentu honetan, herri eta klase bezala borroka indartu behar dugu. PNV-PSE-PPk estatus politikoearen …

Read More »

KORRIKA BADATOR!!

LAB-CAF sail sindikalak beste behin ere KORRIKAN parte hartzea erabaki du bere ibilbidearen Km. bat erosiz eta dagoeneko prest ditugu petoak!! Beraz, langileei dei egiten diegu euskararen normalkuntzaren aldeko aldarrikapen honetan parte har dezaten. Aurten, apirilak 7, ostirala gaueko 03:40 inguruan, Beasain eta Ordizi arteko mugan (Mariaratz) hartuko du LABek lekukoa. Aurretik izango dira baita ere Enpresa Batzordearen eta Euskara …

Read More »

Rafa Diezen begirada El Duesotik

Una mirada sindical a contracorriente liburuaren haritik, egungo eztabaida politikoa astindu du Elorrietak egindako hausnarketa garrantzitsuekin. ELAren hitzek, EAJri eta Ezker Subiranistari kritikak eginez prozesu politikoarekiko izan duen jarrera mugagabearen etaparen ondoren, aldaketa sozialaren eta burujabetzaren aldeko esparru politiko eta sozialaren artikulazioaren parte izateko borondatea erakusten dute, LABekin garatu beharreko ekintza batasun estrategikoan oinarrituz. Halaber, EAJren eta Ezker Abertzalearen arteko …

Read More »