labcaf

Afiliatu batzarra (U-17)

Hitzarmenaen inguruan Zuzendaritzak Komiteari helarazi dion azken proposamena aztertu asmoz, datorren astelehenean (U17) afiliatu batzarra burutuko dugu:

Read More »

CAF-EK ERRESUMA BATUAN DUEN LANTEGI BERRIA NEWPORTEN ERAIKIKO DA (GALES).

CAFek pasa den ekitaldiaren erdi aldean jakinarazi zuen Erresuma Batuan ezartzeko asmoa zuela. Orain gutxi esleipen garrantzitsuak lortu zituen bertan; horien artean nabarmen ditzakegu Arriva Rail North Limited operadorearekin sinatutako kontratua 43 tren elektriko eta 55 diesel treneko bi flota egiteko; baita First Group operadorearentzako proiektua ere, bidaiarien 66 kotxe eta 5 kotxeko 12 unitate elektriko hornitzeko eta mantentzeko. Bi …

Read More »

BIMeko ENPRESA BATZORDEEN OHARRA

Zuzendaritzak hitzarmenaren inguruan emandako azken erantzunaren aurrean, BIMeko batzordeok honako hau adierazi nahi dugu: Hitzarmen honen indarraldian gure instalazioetan modu iraunkorrean lanak egiten 2 urte beteko dituzten Produkzio Ingeniaritzako, mantentze-lanetako, erosketetako eta safetyko langile azpikontratatuen inguruko eskaerari emandako erantzunari balorazio positiboa ematen diogu. Mugimendu berri horrekin, gaur egun 33 lagunek erregularizatuko dute egoera, CAFeko plantillan sartuta. Kitting-i dagokionez, Beasaingo instalazioetako …

Read More »

CAF-EK ERRESUMA BATUAN DUEN PRESENTZIA SENDOTU DU BWB CONSULTING, ENTZUTE HANDIKO INGENIARITZA ENPRESA BRITAINIARRA, EROSITA

CAFek azken urteotan izan duen estrategiari esker, jarduera nagusia material mugigarria hornitzea izatetik garraio-irtenbide integralak eskaintzera pasatu da, trenbide-sektorearen behar guztiak estaliz eremu guztietan (giltza eskuan proiektuak, lineako eragiketak, finantzak eta abar). Hala, CAF gaur egun gai da eragiketa handiak eta gero eta proiektu konplexuagoak hartzeko. Eragiketa horrekin, CAFek beste urrats bat eman du dibertsifikazio- eta hazkunde-estrategian. BWB Consulting ingeniaritzako …

Read More »

HITZARMENA: bide onetik doa baino ez da nahikoa

Pasa den uztailaren 5ean, Zuzendaritzak hitzarmenari buruzko proposamen berri bat aurkeztu zuen. Azken hau, Zuzendaritzak burutu duen laugarren mugimendua izan da hitzarmenaren negoziaketako plataforma aurkeztu genuenetik. Gaur arte negoziaketen aurrerapenak oso esanguratsuak izan direla esan dezakegu. Jorratu diren gaiak anitzak izan dira eta edukiei dagokionez, hasieratik hitzarmen honetarako LABetik proposatu genituen puntu askori erantzuten die. Negoziaketa irailera atzeratzeko aukera errealarekin …

Read More »

TALDE BURUAK

Ziklikoki gertatzen ari den moduan, orain taldeko buruzagitzarekin lotura duen arazo bat berriz azaleratu da. Hasiera batean, talde buruak izendatzeko moduak sortu zuen nolabaiteko eztabaida; izan ere, ustez izan beharko lukeen eginkizunarekin bat ez etorriz, aipatu buruzagitzak pizgarri moduan ematen zitzaizkien errodajeetako unitatean bi tornuren ardura hartzeko prest zeudenei. Kasuistikari erreparatuz gero, ardura-egoera horretan denboraldi batez egon ziren hainbat langileren …

Read More »

MUGIKORTASUNA

Udarako ordutegiarekin batera, aparkalekuetako ohiko arazoak itzuli dira. Ostiraletan urte guztian gertatu ohi diren kotxe pilaketak, eguneroko ogi bilakatzen dira, ekaineko, uztaileko eta iraileko hilabeteetan. Gainera, datozen hilabeteetan emango diren langile berrien sarrerak (180 inguru), aparkalekuetako arazoa areagotuko du seguruenik, nahiz eta arazoa bera zaharra den. Arrazoi ezberdinen artean hauek nabarmenduko genituzke: Beasain, Ordizia eta Lazkaoko langile asko, kotxez eta …

Read More »

III. BERDINTASUN PLANA

Ia bi urteko atzerapenarekin, berdintasun-plan berri bat onartzekotan gaude. Autokritika eginez, aitortu behar dugu hainbat arrazoik atzerarazi dutela aipatu plana onartzea: Berdintasun Batzordeko kideen artean izandako aldaketek (bai ordezkarion aldetik, bai enpresaren aldetik), enpresak zirriborro bat prestatzen izan duen atzerapenak, alde sozialetik eman zaion jarraipen eskasa, eta abar. Atzerapenaz haratago, eta planaren iraunaldia 2015etik 2017ra bitartekoa bada ere, LABk oso …

Read More »

Ekainak 17an denok Gasteiza!!

IREKI dinamikak eta SAREk ekainaren 17an euskal presoen eskubideen alde mobilizatzera dei egiten die euskal herritar guztiei. Deialdi bikoitza luzatzen dute, goizean Gasteizen IREKIren ekimenez egingo da mobilizazioa eta arratsaldean, Donostiara aldatuko da lekukoa, SAREren eskutik. Euskal presoak ardatz, SAREk gizartearen atxikimendua erdiestea helburu duen bezala, langileen atxikimendua lortzeko lan mundutik lanean ari da IREKI. Inplikazioa da gakoa. Beraz, atera …

Read More »

LABen iritzia Zuzendaritzak hitzarmenari eman dion erantzuna dela-eta

Joan den ekainak 5ean enpresak proposamen berria helarazi zion enpresa-batzordeari hitzarmen kolektiboan egiten ari garen negoziazioaren barrua. Balorazio sakonagoa egin beharrean bagaude ere, hainbat alderdiren inguruan LABk duen jarrera aurrera dezakegu. Lehenik eta behin aipatzekoa da zuzendaritzak aurreko testuan jasotzen zuen 35 orduen inguruko “leloa” bertan behera utzi duela. LABen iritziz, positiboa izanik ere, ez da lorpen bat lehendik eduki …

Read More »