labcaf

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

(LAB, ESK, CCOO eta UGTren gehiengoz eta ELAren ezezkoarekin) Covid 19 pandemiaren ondorioz gizarteak bizi duen egoera zailak ere isla du CAFen. Jakin badakigu ez dela inorentzat atsegina orduak berreskuratu edo galdu behar izatea, txandaka lan egitea edo norbera babesteko ekipamenduak edo higiene- eta babes-neurri gehigarriak erabili behar izatea. Hori guztia konfinamendu orokorreko agertoki batean, logikoena etxean geratu ahal izatea …

Read More »

LANGILEON ARTEKO ELKARTASUNA

(LAB, CCOO eta ESKren gehingoz eta ELAren abstentzioarekin) CAFeko langileok krisialdi honekin soldata galerarik ez dugu pairatu. Zoritxarrez ezin esan berdina gure inguruan dauden hainbat lankiderengatik. Egunerokotasunean gure instalakuntzetan dauden azpikontrata desberdinek, gehienbat ERTEak medio, soldaten murrizketa garrantzitsuak jasaten ari dira. Jangelako langileen egoera gainera denboran luzatuko da, lantegia martxan egonda ere jangelak itxita mantenduko baitira. CAFeko langile orori elkartasun …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA, COVID 19

(LAB, CCOO eta ESKren gehiengoz eta ELAren ezezkoarekin) Azken asteak benetan nahasiak izan dira, batez ere osasun orokorrari dagokionez, baina horrek lan-arloan dituen ondorioekin. CAFen martxoaren 16an itxi genuen pertsiana, eta apirilaren 20an berrekin diogu jarduerari. Hilabete baino gehiago daramagu CAFeko langileak etxean, gure familiaren osasuna eta gizartearena, oro har, zaintzen. Egoera oso zail eta aldakor baten erdian, enpresa-batzordeak itxieraren …

Read More »

ELAk AKORDIOEN KONTRA EGOTEKO ESKUBIDEA DU BAINO DENAK EZ DU BALIO

0rain arte, langileok eta gizarteak bizi  dugun  egoeraz  kontziente  izanda,ez  dugu  horrelako  eztabaidetan  sartu nahi izan. Baina atzoko DVren tokiko kronikak CAFen ELAko  ordezkari bati egindako  elkarrizketa  bat argitaratzen du. Elkarrizketa horretan, ontzat hartu ezin ditugun hainbat baieztapen jasotzen dira. Elkarrizketaren titularra honako hau da: 11 Batzordeak  gehiengoz sinatutako bi akordioak enpresarentzat bakarrik dira onak11 ELAren lehenengo baieztapena: 11 8adakigu ez …

Read More »

CAFeko langileak astelehenean itzuliko dira lanera

Galdutako hamasei ekoizpen egunetatik hamahiru berreskuratu beharko dituzte langileek. Martxoaren 16an eten zuten jarduera CAFen Beasaingo eta Irungo plantetan. Orduz gero, bulegoetako langileek etxetik lan egin dute, eta azken asteetan ekoizpen arloko talde txiki bat aritu da lanean tren batzuk amaitzen, horien truke ezer ez kobratzeko arriskua zegoelako. CAFeko zuzendaritzak eta enpresa batzordeak bilera bat egin dute gaur goizean, eta …

Read More »

PRENTSA OHARRA

INDUSTRIA-JARDUERAREN HASIERA CAFen (Beasain eta lrun) Jardueren hasierari buruzko akordioa lortu ondoren, LABek ahalegin guztia egingo du Zuzendaritzarekin adostutako segurtasun-protokoloak bete daitezen. Gaur, CAFeko Enpresa Batzordeak akordioa erdietsi du enpresako Zuzendaritzarekin, Beasaingo eta lrungo lantegietan apirilaren 20an lan jarduerak hasteko. Akordio horren arabera, Beasaingo 4. sailean industria jardueraren hasiera mailakatua izango da, hain zuzen ere sail horretan jende gehien aritzen …

Read More »

AFILIATU BATZAR DIGITALA

AFILIAZIOARENGANDIK GERTU Apirilaren 2ko esperientzia oinarri hartuta, ostiral honetan, apirilak 17, beste afiliatu batzar digital bat burutuko dugu. Kasu honetan ere aurrez edo unean bertan zuen kezka, galdera edo iradokizunak bidaltzeko ohiko bideak irekita dauzkagu eta batzarrean bertan erantzunak ematen saiatuko gara.

Read More »

ITZULERA MAILAKATUA EGITEKO AKORDIOA

Gaur 12:00etan eta 15:45etan Zuzendaritzarekin bilera berriak burutu ditugu. Komite moduan ere bilera desberdinak izan ditugu egunean zehar. Bertan IV.saileko sarrera progresiboaren ondorioz galtzen diren lan orduen inguruko trataeraz eztabaidatu dugu. Zertaz ari garen ondo ulertzea komenigarria da, beraz hor doa azalpen txiki bat datuekin. IV. saila lantegiko gune populatuena da (esku lan zuzeneko 714 langile) eta beraz egoera larri …

Read More »