labcaf

HORREN GERTU ETA HORREN URRUN

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Azken bi asteetan gure artean lanean ditugun bi zerbitzu enpresen inguruko datuak ipini ditugu ohar tauletan AUSOLAN eta EULEN. Gure inguruan egunero lanean baditugu ere beraien baldintzak ez dira inolaz ere gurearen berdinak, eta gainera sarritan beraien eskubideak eta hitzarmenak babestu eta borrokatzeko dituzten baldintzak zailagoak izaten dira. CAFeko teilatupean lan egiten dugunon artean badira gehiago ere …

Read More »

HORREN GERTU ETA HORREN URRUN

EULEN ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Garbiketan aritzen diren lankideak dira EULENekoak. Enpresa desberdinek eraman dute zerbitzu hau azken urteetan (langileak mantenduz) baina prekarietatearen motxila lankideek euren bizkarrean eraman dute beti. Gehienak emakumezkoak dira eta soldata eta lan jardun duin bat izateko, ordu konplementarioak sartzera behartuak daude. Ez zaizkie ordu estra bezala kontsideratzen baizik eta kontratutik gorako orduak. 14 pertsonen artean urtean …

Read More »

ATERA BIDERA / ORAIN PRESOAK

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Urtarrilaren 11n berriro beteko ditugu Bilboko kaleak. Berriro plazaratuko dugu presoen eskubideen aldeko konpromiso irmoa. Mobilizazio soziala gizarte garaikideen tresnarik garrantzitsuena da gehiengoak lortzeko, gizartea aktibatzeko eta aldaketa garrantzitsuak erdiesteko. Zalantzarik gabe, mobilizazio hori funtsezkoa da helburuak errealitate bihurtzeko. Izpiritu hori euskal gizartean zabaldu nahi dugu. Uste sendo hori. Ideiak argi izanda, benetan sinesten badugu, gure helburuak …

Read More »

HORREN GERTU ETA HORREN URRUN

AUSOLAN ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Aspaldidanik gure artean ditugun langileak dira Ausolaneko kideak, jangela zerbitzuan lanean jarduten dutenak dira. Zerbitzu eta zaintza lanetan maiz gertatzen den bezala, sektore feminizatua dugu, emakume izate hutsagatik lanean prekarietatea pairatzea kondenatuak daude. Lanaldi partzialak eta ebentualitate altua besteak beste…

Read More »

2020ko Beasaingo egutegiak

2020 EGUTEGIA OROKORRA 2020 EGUTEGIA ENPLEATUAK 2020 EGUTEGIA TITULATUAK 2020 EGUTEGIA ERRELEBOKOA 2020 EGUTEGIA GURPIL FORJA 2020 EGUTEGIA 8 ORDUKOA 2020 EGUTEGIA 4 ERRELEBOKOA

Read More »

Gipuzkoako LGTBI+ jendartearen kolektiboaren inguruko diagnosi-txostena

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gehitu Elkartea, Gipuzkoan bizi diren, LGTBI+ pertsonen errealitatea aztertzen duen diagnosi bat egiten aritu dira. Orain publiko egin da diagonosi hori. Azterlanak ikuspegi aniztun, feminista eta intersekzional bat izan du, eta hauek hartu ditu oinarritzat: 275 pertsonako lagin bat, zeintzuek galde-sorta elektroniko bati erantzun baitzioten; 20 elkarrizketa, Euskadiko era askotako erakundeetako profesionalei eta adituri eginak; eta …

Read More »

Lantokietan ere autodefentsa feminista Ez gara isilduko: Saretu, elkartu, salatu eta borrokatu

Hilero, astero, egunero amorru berdina. Egunero, astero, hilabetero itotzen gaituen ezinegon berdina. Lankidea, laguna, auzokidea, istorio berdinak, egoera berdinak, behin eta berriz errepikatzen den emakumeenganako* indarkeria eta jazarpena, espazio eta modu anitzetan. Be-girada morboso eta mingarriak, botere harreman ikusezi-nak, soldata arrakala, baimen gabeko ukituak, korrespon-sabilitate eta kontziliazio neurri faltsuak, emakumeen* inguruko txisteak, paternalismoa, bortxaketak, prekarie-tatea, lan baldintza penagarriak, inposatutako zaintza …

Read More »

LAN ISTRIPURIK EZ!!

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Enpresa Batzordetik CAFeko langile guztioi gure atsekabea helarazi nahi dizuegu, gure lankidea zen Endika Arroyo Jauregiren heriotzarengatik, trafiko istripuan hil da errodajeetako bere lanpostuan gauez lan egin ondoren etxera bueltan zihoala. Lehenik eta behin gure doluminak eta besarkada beroena Endikaren familiartekoei. Ez dugu inolaz onartzen, lanera etortzeagatik inor hil dadin, Zuzendaritzaren ardura ere bada gure lanpostuetatik etxera, …

Read More »