albisteak
Bozketen emaitzak
Gaur BIM-eko 3 zentroetan burututako batzarretan ateratako emaitzak bidaltzen dizkizuegu. BEASAIN IRUN MADRID DENERA BAI 791 152 115 1058 EZ 87 13 4 104 ZURIAK 81 3 0 84 NULOAK 7 0 0 7 DENETARA 966 168 119 1253
Read More »Nahikoa da! Errepresio gehiagorik ez!!
LABetik gogor salatu nahi dugu atzo arratsaldez Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eman duen urratsaren kontra Espainiar Estatuak abian duen operazio errepresiboa. Egoeraren larritasunak gogoeta pausatu eta sakonago bat eskatzen badu ere, premiazko lehen erreakzio moduan salatu nahi dugu atzoko operazioa kolektiboak egin urratsa kolpatzeko helburuarekin antolatutako operazio polizial, politiko eta mediatiko bat dela. Era berean LABek dei egiten die langileei presoen eskubideen alde kalera ateratzeko.
Ezaguna da Estatu espainiarrean mendeku gogoa Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidean ekarpenak egiten dituen guztiaren kontra. Areago, presoen eremua denean, honek Euskal Herriaren egoera modu positiboan astintzeko gaitasuna baitu eta Estatuaren inmobilismoa euskal jendartearen aurrean biluzteko gaitasuna ere bai.
Read More »ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA
Enpresa Batzordeak ohar honekin batera publikatzen dugun “TANTAZ TANTA” mugimendu sozialak bultzaturiko manifestuarekin bat egiten dugu. Bide batez, dei egiten diegu langile guztiei datorren larunbatean, hilak 11an, “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” lemapean Bilbon burutuko diren ekitaldietan parte har dezaten. El Comité de Empresa se suma al llamamiento de la iniciativa “TANTAZ TANTA”, apoyando su manifiesto que …
Read More »EPAIKETARIK EZ
Asteartea, azaroak 19, 4 lagun tartean CAFeko gure kide diren Dionisio Agirre eta Joseba Iparragirre deklaratzera deituak izan dira, ekainean Hitzarmen probintzialaren defentsan antolatuta zegoen greba egun batean, Adegiko idazkari nagusiaren lantegiaren aurrean kateatu zirelako. LABetik gure elkartasun guztia agertzeaz gain auziperatu hauei, hitzarmen probintzialaren alde borrokan jarraituko dugula berresten dugu. Enpleguaren eta hitzarmen probintzialen defentsan, LANGILEOK KALERA! …
Read More »LABek enpresetara eramango du sektore hitzarmenen aldeko borroka
LABek Negoziazio Kolektiboaren suntsiketak dakartzan arazo sozial eta politikoak mahaigaineratu ditu gaur, beste behin, Bilbon eskainitako prentsaurrean. Suntsiketa honek langabezia eta pobrezia sortuko duela jakitun, Negoziazio Kolektiboaren defentsan sindikatuak aurrera begira ezarritako erronkak jasotzen dituen adierazpena aurkeztu du. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, jadanik delegatuekin konpartitu den adierazpena, datozen egunetan Euskal Herriko langile, sindikatu eta instituzioei helaraziko zaiela adierazi du.
Langabezia eta pobreziaren aurka, gure Negoziazio Kolektiboaren defentsa denon erantzukizuna
Contra el paro y la pobreza, la defensa de nuestra Negociación Colectiva es responsabilidad de todos y todas
Read More »
HERRIRA MOBILIZAZIOAK
CAFeko enpresa batzordeak bere osotasunean deituta, HERRIRA herri mugimenduaren aurka egin den operazioa salatzeko eta euskal presoen eskubideen eta konponbidearen alde, ordu bateko elkarretaratzea burutu dugu Beasaingo CAFeko langileok fabrika atarian.
Read More »herrira mobilizazioak
ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA
Astelehenean Guardi Zibilak HERRIRA elkartearen aurka buruturiko operazio politiko polizialaren aurrean Beasaingo enpresa batzordeak honakoa adierazi nahi du: Enpresa batzordeak, gogor salatu nahi du euskal preso politikoen eskubideen defentsan lanean aritzen den HERRIRA elkartearen aurka buruturiko operazio politiko poliziala. Operazio honen helburu nagusia euskal presoen eskubideen defentsan aritzen den edonor kriminalizatzea da. Enpresa batzordeak, operazio politiko polizial hau, euskal …
Read More »Metalgintzako delegatuak 24 orduz ADEGIren aurrean hitzarmenaren defentsan
Goizeko 9:00etan eman diote hasiera bi egunetan egingo dituzten 12 orduko elkarretaratzeen lehenari LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek. LAB sindikatuak behin eta berriro adierazi du, bai uztailaren 7a aurretik, baita ondoren ere, sektore eta enpresa hitzarmenen defentsan borrokan segiko duela. Gaur eta bihar, 12 orduko elkarretaratzeak egingo dutezte ADEGI aurrean eta ostiralean eguerdiko 12.30etan manifestazioa egingo dute ADEGIren aurretik abiatuta.
Read More »