albisteak

2015-2017 Berdintasun Plana eskuragarri

Dagoeneko ikusgai dago 2015-2017 Berdintasun Plana ondorengo estekan: https://www.labcaf.eus/berdintasun-plana/ Hemendik aurrera 2018-2020 Berdintasun Planaren lanketari ekin diogu Berdintasun Batzordean. Honi begira bi arlori eman nahi diogu garrantzi bereziaLABetik: Lantokietan diskriminazioaren eta jazarpen homofoboaren aurkako protokoloa sortzeari. Horretarako LAB Sindikatuak dagoeneko sortua duena hartuko da oinarri gisa eta CAFeko errealitatera egokituko da.   Emakumezkoen presentzia areagotzea produkzio postuetan. Horretarako gaur egun ematen ari …

Read More »

Epaiketa berri bat

Gaur goizean beste epaiketa berri bat burutu da Donostiako Justizia Jauregian. Oraingoan ere CAFeko lankide ohi batek epaibideetara jo behar izan du urte luzez amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz gaixotu ondoren, gaixotasun hori profesional gisa aitortu eta dagokion kalteordaina eman diezaioten. Hainbatetan salatzen dugun bezala, pertsona hauek bi aldiz biurtzen dira biktima: bata gaixotzean eta bigarrena gaixotasun hori amiantoarekin lan egin …

Read More »

Geldialdia eta ekitaldia amiantoaren ondorioz hildako langileen omenetan

  Gaur CAFeko amiantoaren eskulturaren ondoan elkartu gara, gure lankideak izan diren Jose Luis Vicente Rey eta Jose Antonio Barandiaran Dorronsorori omenaldia egin asmoz. Bertan CAFeko egungo langileez gain, hildakoen senideak eta CAFeko langile ohiak ere izan dira, azken hauek ere familiei babesa agertu asmoz. Ekitaldia xumea bezain hunkigarria izan da. Hasteko LABeko ordezkariak, Komitearen izenean jarraian dagoen textua irakurri du. …

Read More »

Amiantoaz hildako lankideak oroitzeko ekitaldia

CAFen amiantoarekin lana egitearen ondorioz hil dira azken hilabeteotan bi lankide: J.L.V.R. (60 urte zituela uztailean hil zen) eta J.A.B.D.  (72 urte zituen eta irailean hil zen). Heriotza hauen  aurrean, Enpresa Batzordeko kideok ondorengoa adierazi nahi dugu: Urriak 19 Osteguna, 10.00etatik 11.00etara CAF Beasaingo Sarrera Nagusian amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuaren inguruan geldialdia eta kontzentrazioa burutuko dugu. Beasaingo lantegian dagoeneko 31 langile dira , beraien lanpostuetan …

Read More »

Frankismoa STOP!!

Gaur goizean 78ko erregimena sustengatzen duen Partido Popularreko bi kideren bixita desatsegina izan dugu CAFeko instalazioetan. Batetik Alfonso Alonso (EAEko Partido Popularreko presidentea) eta bestetik Borja Semper (Gipuzkoako Partido Popularreko presidentea). CAFeko Enpresa Batzordeko kideok, unea probestuz egungo egoera sozio-politikoan beraiek kide diren alderdiak duen erantzunkizuna aurpegiratuz gutun bat eman diogu eskura. Hau da eskutitzak dioena:   Sr. Alonso Desde …

Read More »

LAB CAF 4.0

LAB-CAF Sail Sindikalera ere iritsi da 4.o aroa. Aurrera daramagun barne prozesuaren baitan, beste hainbat arloren artean komunikazioari berebiziko garrantzia ematen diogu eta beraz baita proiektatzen dugun irudiari ere. Zentzu honetan, beste berritasun batzuen artean, irudi berri bat sortu dugu eta aurrerantzean irudi hori erabiliko dugu gure komunikazio bide ezberdinetan. Beraz, hobetzeko bidean lanean jarraituko dugu.

Read More »

CATALUNYAN NAHIZ EUSKAL HERRIAN, HERRIAK ERABAKI!!

Gaur goizean, Enpresa Batzordeak deituta ordu erdiko paroa eta konzentrazioak burutu ditugu CAFeko langileok fabrikako sarrera ezberdinetan. Bide batez langile guztiei dei egiten diegu herri ezberdinetan deituta dauden mobilizazioetan ere parte hartzera. Catalunyan nahiz Euskal Herrian, HERRIAK ERABAKI.

Read More »

CATALUNYAKO PROZESUARI BURUZKO HITZALDIA

Kataluiniako prozesuari babesa erakutsi eta bultzada eman asmoz LABek bi sindikalista katalanen hitzaldia antolatu du datorren asteartean, irailak 26, BEASAINGO Igartza jauregian.  Soccer Dribbling  |  Soccer drills for high school  |  Fun soccer games  |  Soccer drill for defending deep  |  Soccer drill to get defenders thinking   |  Middle school soccer  |  soccer training drills  |  soccer drills for kids  |  soccer drills  |  Throw ins soccer drills  | …

Read More »

LAB-EN ELKARTASUNA ETA BABESA CATALUNYAKO PROZESU SUBIRANISTARI

LABek elkarretaratzeak eta agerraldi bat egin ditu gaur, Diada eguna dela eta. Catalunyari babesa eman diogu, “Aldaketa sozialerako, independentzia” leloarekin. Beste batzuen artean CAFen ere bi elkarretaratze egin ditugu III. eta IV. sailetan. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk EAJren jarrera salatu du, Kataluniako prozesuarekiko distantzia hartu duelako, eta sindikatuaren posizioa berretsi du: “Urriaren 1ean baiezkoa bozkatuko genuke, independentistak garen heinean”. …

Read More »

HITZARMENAren inguruko batzarren ondorengo prentsa-oharra LAB/ELA

Prentsa-oharra, LAB-ELA Gaur, uztailaren 20an, CAFeko zuzendaritzak Beasain, Irun eta Madrilgo fabriketako hitzarmen kolektiboari begira egin duen azken eskaintza berretsi dituzten langileen batzarrek. Hitzarmen hau 2016ko urrian hasi ginen negoziatzen, eta 2017. eta 2018. urteetan egongo da indarrean. Negoziazioak hasi genituenean, eta hainbat lanuzte eginda, adostasunera iritsi ginen zuzendaritzarekin enplegu-politikaren inguruan. Horrela, Beasaingo eta Irungo fabriketara langile gehiago sartzea ahalbidetu …

Read More »