2020 urtea amaitzear dugu eta aurten ere asko eta modu askotarikoak izan dira esku artean izan ditugun lan eta borrokak. Orain atseden hartzeko egunak ditugu aurretik eta urtarriletik aurrera berriz ere indarberrituta itzuliko gara beste borroka batzuetarako prest. Bitartean, egun hauek gurekin pasatzerik izango ez dituzten preso, iheslari eta errefuxiatuak gogoan izan nahi ditugu. Gurekin etxean, lantokietan behar eta nahi …
Read More »albisteak
DEMOKRAZIA
Hainbat eragilek adierazpen bateratu bat sinatu dute larunbatean, 12:00etan, herri guztietan antolatuko diren mobilizazioekin bat egiteko, “Bateragune auzia” delakoagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiaren kontra. Erabakiaren larritasunak hausnarketa bateratua eta kolektiboa eragin du EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozialen artean, eta honako adierazpen bateratua ekarri du: Espainiako Auzitegi Gorenak “Bateragune auzia” delakoagatik zigortutakoak berriro …
Read More »Palestinar herriarekin elkartasuna!
Azaroaren 29an, herri Palestinarrari elkartasuna adierazteko nazioarteko eguna da. Honen harira BDSk egindako deialdiarekin bat eginez bihar larunbata ,azaroak 28, eguerdiko 12:00etan CAFeko sarrera nagusian burutuko de konzentrazioan parte hartzera deitzen zaituztegu. Mugikortasun arazoak tarteko, Beasainen ez ezik eskualde askotan antolatuko dira kontzentrazioak BDSek deituta: Tolosa Donostia … Adierazi elkartasuna herri Palestinarrari!
Read More »Protokolo espezifiko eta eraginkorrak exijitu ditu LABek indarkeria matxistarekin amaitzeko
Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 25. Hala, LABek mobilizazioak egin ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta beste eskualde batzutan, “indarkeria matxista identifikatu, salatu eta borrokatu!” lemarekin. Donostian, LABeko Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak hartu du hitza, eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloetan jarri nahi izan du arreta. Hain zuzen ere, azken datuen arabera, indarkeria matxistak gora egin du …
Read More »EUSKARALDIA abian da CAFen ere
Azaroaren 20tik abenduaren 4a bitartean CAFen ere EUSKARALDIA abian izango dugu. Ekimen honen barruan hainbat ARIGUNE sortu dira bulego eta tailer ezberdinetan. 2018an egin bezala, Beasain eta Irungo LABeko kideok ere parte hartuko dugu EUSKARALDIAn. Horretarako gure bulegoak ere ARIGUNE biurtu ditugu. Bestela ere LAB-CAFek lana eta zerbitzua euskaraz eskaintzen ditu urteko 365 egunotan beraz ekimenak irauten duen egunez haratago, …
Read More »Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmen berria sinatu dugu, langileen borroka eredugarriari esker
Lan erreformaren ondorioz juridikoki baliorik gabe gelditu ondoren, Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmen berria sinatu dugu gaur goizean, ADEGIren egoitzan. 2011tik, lan erreformaz baliatuta, ADEGIk uko egin dio hitzarmena negoziatzeari eta sarritan LAB bakardadean gelditu da hitzarmena aldarrikatuz. Baina, zer aldatu da orain? Urteetan enpresetan egindako borrokak, lortutako akordioek eta Bizkaiko Metalgintzan langileek egindako borroka eredugarriak ekarri dute hitzarmena. ADEGIk ez zuen …
Read More »Amiantoak hiltzen jarraitzen du eta CAFek bere mina betikotzen
PRENTSA OHARRA Beasaingo eta Irungo CAFeko enpresa batzordeko kideok CAFeko zuzendaritzaren jarrera salatu nahi dugu, berriz ere Celestino Tolosa CAFeko gure lankidearen epaiari helegitea jartzeagatik. CAFeko zuzendaritzak Donostiako 2. Epaitegiak Celestino Tolosaren familiari kalte ordainak ematera kondenatzen duen epaiari helegitea jartzea erabaki du. Aurretik, 2019an, CAFek Auzitegi Gorenera jo zuen, gaixotasunaren jatorri profesionala zalantzan jartzen saiatuz, hau da, birika izoztuetan …
Read More »CAF eta haren azpikontrata bat zigortu dituzte amiantoagatik
Donostiako epaitegi batek emandako zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta hildako langilearen senideei 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete. Enpresak helegitea jarri du beste kasu batean. CAFek eta haren azpikontrata batek 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote amiantoagatik gaixotu zen langile ohi baten familiari. Iaz Donostiako lan arloko epaitegiak emandako epaia berretsi du orain EAEko Auzitegi Nagusiak, CCOO sindikatuak …
Read More »Elkartasun keinua
Beasain ta Irungo #CAF|eko langileok ere gure aletxoa jarri nahi izan dugu #Moria|ko errefuxiatu gunean daudenentzako @ProyectoSabores|ek bultzatutako elikagai bilketan. Oraingoan ere asko eta asko izan dira Irun eta Beasaingo Komiteen deialdiari atxikitu eta eskatutako elikagaiak ekarri dituztenak. Lerro hauen bidez gure miresmena erakutsi nahi genioke Zaporeak elkarteari errefuxiatuei laguntzen egiten duen lan eskergarengatik eta bide batez eskerrak eman nahi …
Read More »Elkartasunezko elikagai bilketa
Beasain eta Irungo Enpresa Batzordeek bat egin dute ekimenarekin Moriako (Grezia) errefuxiatu kanpamenduan dauden pertsonentzako elikagai bilketa burutuko du ZAPOREAK elkarteak irailaren 25 eta 26an. Ekimen hau Euskal Herri guztian zehar burutuko du eta gure aletxoa jarri nahian, CAFeko Enpresa Batzordeak ere bat egin du ekimenarekin eta irailak 28tik urriaren 1 bitartean elikagaiak bilduko ditu Beasain zein Irungo lantegietako ateetan. …
Read More »