albisteak

Eta zu, nola etortzen zara lanera?

Etxetik lanerako eta lanetik etxerako bidea, egunero egin beharreko ibilbide bat da beraz LABetik garrantzi handia ematen diogu mugikortasunaren arloari. Horregatik egunerokoan ibilbide hau egiteko langileok ditugun garraio ohiturak ezagutu nahi ditugu, behin horiek jakinda, CAFeko langileon benetako beharretara egokitutako lanerako garraio plan bat sortzeko. Horretarako gaur inkesta bat jarri dugu langileon eskura esku-orriak banatuz enpresako ateetan edo postuz-postu eta …

Read More »

Azken ostirala

Hilabeteroko dinamikarekin jarraituz, azken ostiraleko elkarretaratzea burutu du Enpresa Batzordeak CAFeko sarrera nagusiaren ondoko plazan. Beste hilabete gehiagoz, gurekin etxean eta lantokietan nahi ditugula aldarrikatuz. Bada garaia!

Read More »

Oinetako bilketa errefuxiatu guneetarako

Errefuxiatu guneetan bizi diren pertsonentzako Zaporeak Sabores elkarteak Euskal Herri osoan zehar egiten ari den oinetako bilketaren baitan, CAFen ere Enpresa Batzordeak ekimenari bere aletxoa jarri nahi izan dio. Horretarako aste guztian zehar enpresako sarrera guztietan oinetakoak uzteko guneak ezarri dira eta beste behin ere langilegoak bikain erantzun du eta ehundaka oinetako bildu dira. Eskerrikasko ekimenean parte hartu duzuen guztioi …

Read More »

Komitearen ekintza berria

MiiRAn ematen den azpikontratazioaren aurkako ekintza sorta jarri ditu martxan komiteak. Pasa den asteartean azpikontrata batetara gurpilak eta ardatzak garraiatu behar zituen kamioia geldiarazi genuen eta gaur berriz, MiiRAko arduradun nagusiaren bulegoa prezintatu dugu. Enpresaren aldetik aldaketarik nabaritu ezean, mobilizazioekin jarraitzeko eta berauek intentsitatea igotzera behartuta egongo gara.

Read More »

Azpikontratazioa mugatu!

CAFen, gurpilen eta ardatzen mekanizazio arloetan ematen den azpikontratazioa salatzeko ekintza burutu dugu Enpresa Batzordeko kideok. Berriz ere adostutakoa betez azpikontratazioa mugatzeko eskatu diogu Zuzendaritzari.

Read More »

Konpentsazio funtsaren aldeko mobilizazioak

Beasain eta Irungo CAFeko Enpresa Batzordeen kontzentrazioak Gaur azaroak 4, Euskal Herriko eta Espainiako zenbat herri eta hirietan mobiliazioak deituta zeuden Espainiako Gobernuari amiantoz gaixotu eta hil diren pertsonen senitartekoei kalteordainak ordaintzeko diru funtsa behingoz sortu dezan exijitzeko. Mobilizazio horrekin bat egin dugu Beasain eta Irungo Enpresa Batzordeok eta zentzu horretan bi lan zentruetako atarietan kontzentratu gara aldarri hori gizarteratzeko.

Read More »

AMIOANTOAREN BIKTIMENTZAT KONPENTSAZIO FUNTSA ORAIN!

Azaroaren 4an mobilizazioak iragarri dira Donostian, Bilbon eta Laudion. Hain zuzen, egun horretan eztabaidatuko dira aurrekontuak Madrilen. Momentuz ez dago dirurik aurrekontu horietan amiantoaren biktimak konpensatzeko funtsera bideratzeko, nahiz eta apirilean argi berdea eman zitzaion funts horren eraketari. Horixe bera aldarrikatuko dugu azaroaren 4an, amiantoa, hiltzaile isila deiturikoa, osasun publikoko arazoa urteetan zehar izan den heinean, biktimen aitortza, justizia eta …

Read More »

Urriko azken ostirala

Eguraldi traketsari aurre eginez, beste hilabete batez euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko Enpresa Batzordeak elkarretaratzea burutu du CAFeko sarrera nagusiaren ondoko plazan. Etxean, lantokietan gurekin nahi eta behar ditugulako, euskal preso eta iheslariak etxera, lantokietara!

Read More »

Protesta zaratatsua

Azken hilabeteotan 4. sailean ezartzen ari diren industrializazio modelo berriak ezinegona sortu du langilegoaren artean. Honi irtenbidea bilatu nahian, Enpresa Batzordetik hainbat eskaera zehatz bideratu zitzaizkion Zuzendaritzari eta horretarako bilera bat deitzeko eskatu ere bai.Gatazka honekin lotuta, hainbat protesta ekintza burutu ditugu azken egunotan. Hala nola, gaur goizean 10 minutuko protesta zaratatsua burutu dugu langileen parte-hartze masiboarekin.

Read More »

Mobilizazio eguna

Gaurkoan bi hitzordu garrantzitsu izan ditugu. Batetik @LABsindikatua|k Bilbon antolatutako mobilizazioan parte hartu dugu beste ehundaka kiderekin batera. #BurujabetzaBizitzaDuinerako #OrainGrebaOrokorra Beste alde batetik, Donostiako epaitegiaren aurrean #Asviamie|k deitutako elkarretaratzean parte hartu dugu #CAF|en amiantorekin lan egin eta gaixotu eta hildako lankide bati lan gaixotasuna aitortu eta dagokion kalteordaina emateko eskatuz. #justizia #erreparazioa #amiantoa

Read More »