albisteak

#ireki ditzagun giltzarrapoak!!

#ireki ekimenak martxan jarritako ekimenaren harira CAFen burututako sinadura bilketan 604 sinadura bildu eta hainbat atxikimendu bilkura egin dira. LABetik bat egiten dugu ekimenarekin eta berau babestu eta indartzen jarraituko dugu azken giltzarrapoa ireki harte!!

Read More »

HITZARMENEKO LEHEN BILERARI BURUZKO LABen BALORAZIOA

Zuzendaritzak ez du ezer seriorik ekarri hitzarmenaren lehen bilerara. Horren lekuko dugu ez duela ezer aurkeztu idatziz. Hala ere, zuzendaritzak esandakoaren balorazioa egingo dugu LABko kideok. IRAUNALDIA: 3 urterako hitzarmena nahi dute, baina ez du 2019rako errelebo-kontratua eskaini. Iradokizun onartezina da hori. LAB, beti bezala, 2 urtetik gorako iraunaldiak aztertzeko prest egongo da, betiere eskainiko diren edukien baitan. Kasu honetan, …

Read More »

INBERTSIOEI ETA ALTZAIRUTEGIARI BURUZKO AKORDIOAREN JARRAIPENA

Enpresak altzairutegiko jarduera bertan behera utzi zuenetik hainbat aste pasata, fase berri bati heldu diogu bete-betean. Ordua da orain arte emandako urratsen balorazioa egiteko, eta etorriko diren hurrengo mugimenduei arreta ematea.  Inbertsioen inguruko akordioei dagokienez, gaur egun oraindik ez dakigu zein puntutan dagoen gai hori, ez dugu informaziorik. Garbi daukagu erne egon beharko dugula gai horrekin. Zuzendaritzari jarraipena eta konpromiso …

Read More »

CARTERA SOCIAL-en ZABALKUNDE BERRIA

Sindikatuok eta enpresa-zuzendaritzak hainbat hilabete eztabaidan eman ondoren, CSko administrazio-kontseiluak azken urteotan CAFen lanean hasi diren 949 langileei  partaidetza-planean sartzeko aukera eskaintzea erabaki du. Akordio horren ondorioz, Cartera Socialek CAFeko ia 2,4 milioi akzio banatuko ditu sartuko direnen artean. Langile hauek, datozen 7 urteetan, nominaren  bitartez, 7 milioi euro inguru aportatuko dituzte. Diru hori CSrentzat lagungarria izango da erretiroa hartu …

Read More »

‘Euskara gozagarri’ pilula gorriak

CAFeko Beasaingo eta Irungo Euskara Zerbitzuak «euskararen aldeko jarrera sortzen, sustatzen eta zabaltzen» laguntzen duen ‘Euskara gozagarri’ pilula gorriak banatu ditu. Urteroko euskararen Motibazio Kanpainaren harira, 2017an, CAFeko Beasaingo eta Irungo lantegietako Euskara Zerbitzuak Euskara gozagarri pilula gorriak banatu ditu, medikuaren errezetarik gabe. «Aurten, aukeran bi pilula zeudela (urdina eta gorria) adierazi genuen aurrena, kartel baten bidez. Baina ondoren, gorriaren …

Read More »

GAURKO BATZARRETAKO EMAITZAK

Altzairutegiaren itxierak, Errodajeen multzo osoari eta, azken finean CAFi eragingo liokeenez, guztiontzako helburu bat lortzea planteatu dugu Enpresa Batzordetik. Horretarako, 2017ko urtarrilaren 9an, Enpresa Batzordeak garatu berri ditugun eskari batzuk biltzen zituen idatzia helarazi zion Zuzendaritzari. Honela laburbil ditzakegu: Altzairutegi txikiago bat mantentzearen ikerketa egiten segi dezala. Mugigarritasun-plana. Errodajeetan inbertsio-plana zehaztea eta bermatzea. CAFeko kanpoko langileen kontratuak ez iraungitzea. Atzo …

Read More »