RER B lineako tren berrien kontratua, behin betiko martxan

RATP, SNCF eta Ile-de-France Mobilités-ek egindako prentsa-oharrean berresten da Pariseko RER B aldirietako linearako trenen hornikuntza-proiektua martxan jarriko dela, aldi berean RATPek eta SNCFek operatuta. Proiektu honetarako beharrezko inbertsioaren bolumena, gutxi gorabehera, 2.500 milioi eurokoa da.
Joan den urtarrilean, RATPek iragarri zuen CAF eta Bombardierren arteko kontsortzioa aukeratu zuela linea horretarako aldirietako 146 tren hornitzeko esleipendun gisa, beste 34 unitate gehigarri egiteko aukerarekin. Kontratu horretatik, CAFi dagokion zatia kontratuaren % 40 inguruko zenbatekoa da.
Horixe izango da Pariseko metropoli eremuko RER sarerako (Europa kontinenteko garraio-administrazio nagusietako bat) CAF unitateak hornitzeko lehen proiektua.
CAFek azken urteotan kontratu kopuru handia garatu duela Frantzian. Horien artean, nabarmendu beharrekoa da 2019. urtearen amaieran SNCF operadorearentzat lortutakoa. Aipatutako kontratua 28 tren hornitzeko da eta beste 75 gehitzeko aukera ere jasotzen du. Zerbitzua Paris-Clermont eta Paris-Limoges-Akitaniako Tolosako lineetan eskainiko dute. Bestalde, aipatu beharrekoak dira proiektu hauek ere: Nantes, Besançon eta St. Etienne hirietarako tranbiak; Lyongo metroko D lineako trenen flota birgaitzeko lanak; eta tren-makina elektrikoen (dualak) hornikuntza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.