TimeLine Layout

urria, 2015

  • 21 urria

    LANGILE BATZARREN EMAITZAK

    Gaur goiz eta arratsaldez lan kargen inguruan burututako batzarretan egindako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza hauek eman dira: Emaitza hauek kontuan izanik 2015erako lan kargen faltei buruz Zuzendaritzak mitigaziorako aurkezturiko azken proposamena onartzen da.

    Read More »
  • 19 urria

    ALTERNATIBEN HERRIA. BILBO U24

    CAFeko Enpresa Batzordeak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladak datorren 2015eko urriaren 24rako Bilbon antolatu duen Alternatiben Herria ekimenarekin bat egin du eta bide batez dei egiten die langile orori ekimenarekin bat egin eta egun horretan Bilbora gerturatzeko. Alternatiben Herria Bizitza burujabea eskubide osoz Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako …

    Read More »
  • 16 urria

    AFILIATU BATZARRA ETA KOMITEAREN OHARRA

    Lan kargen egoerak eta Zuzendaritzarekin daramagun negoziaketak afiliatu guztioi azaldu asmoz, LAB-CAF Sail Sindikaletik, datorren asteartean urriak 20,  burutuko den afiliatu batzarrerako deialdia luzatzen dizuegu. Batzarra, *15:45etan LABeko eskualdeko egoitzan izango da. Bestalde  Zuzendaritzak atzo goizean helarazi zigun dokumentuari Komitean ohar tauletan jartzeko adostu genuen oharra.  Enpresa Batzordearen Oharra

    Read More »
  • 15 urria

    AMIANTOAREN BIKTIMA BERRI BAT: CAF BERRIRO ERE EPAITEGIETAN

    Gaur goizean ospatu da Donostiako Epaitegietan CAFeko langile ohi batek enpresaren aurka jarritako salaketaren ondorioz eman den epaiketa. 81 urteko Silvano S.R. langileak 1957 eta 1995 urteen artean lan egin zuen CAFen. Urte horietan zehar amiantoarekin kontaktuan lan egitearen ondorioz, biriketako kartzinoma bat diagnostikatu zioten eta hala Gizarte Segurantzak ere 2014an erabateko ezintasuna onartu zion. Kasu hau eta honelako egoerak …

    Read More »
  • 12 urria

    Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena indarrean dago, ADEGIk porrot egin du

    Epaitegi Gorenak emandako sententziak Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmenak indarrean jarraitzen duela esaten du. Ebazpenak ez du, inolaz ere, hitzarmena indargabetu, ez baitu honi buruz ezer erabaki. Are gehiago, sententziak esaten du inork ez duela auzitan jarri hitzarmena mantendu behar denik. Beraz, jada enpresariek hitzarmena aplikatzen duten lekuetan, aplikatzen jarraitu beharko dute.  Sententzia honek, berriro ere, agerian uzten du ADEGIren estrategiak porrot …

    Read More »
  • 9 urria

    BELAR TXARRAK KANPORA

    Zuzendaritzak, enpresan hainbat ardura duten tituludunekin gertatutakoari buruzko argibide ofiziala (gutxi eta berandu) eman badu ere, honezkero gehienoi iritsi zaigu  handik edo hemendik, hartutako neurrien artean, arduradun baten kaleratzea eta beste bi Linares eta Zaragozara bidaltzea leudekeela. Litekeena da, azkar batez eta irmotasunez hartutako erabaki horiek, fabrika osoaren aurrean Zuzendaritzak nola jokatzen duen desleialtasun jokaerekin erakutsi nahi izatea eta trapitxeo …

    Read More »
  • 5 urria

    ERABAKITZEKO ESKUBIDEA, KULTURA ETA BERRIKUNTZA

    CAF-eko Enpresa Batzordeak (LAB, ELA, CCOO eta ESK) aho batez Gure Esku Dago ekimenak igorritako gonbitearekin bat egiten du eta bide batez dei egiten die langile orori ekimenak asteazken honetarako, hilak 7, Beasaingo Usurbe Antzokian antolatu duen hitzaldira gerturatzera.

    Read More »
  • 3 urria

    ERRIGORA: HARTU ETA EMAN

    Gaur goizeko 11tarako genuen zita Usurbilgo Potxoenea Kultur Etxean. Bertan ERRIGORA ekimeneko kideek aurtengo udazkenerako duten kanpainaren berri eman dute. Gu, beste hainbat eragilerekin batera bertan izan gara kanpainaren nondik norakoak ezagutu eta ekimenari sustengua emateko. Aurtengoan ere Nafarroa hegoaldeko propio diren produktuekin osatutako saskiak jarriko dituzte salgai 50€-ren truke. Bertako 15 ekoizleren primerako produktuekin bete dute aurtengo otzara. Barietatea eta kalitatea …

    Read More »
  • 1 urria

    EMAKUMEEN MUNDU MARTXA GOIERRIN

    Emakumeen Mundu Martxa 1995ean “Ogia eta larrosak” izeneko lehen martxa batekin hasi zen mugimendua da, ondoren Emakumeen Mundu Martxa (EMM) izena hartu zuena. Urteetan ekimen hau nazioarte mailan emakumeen arteko aliantzak sortzen aritu da lanean, eta helburu nagusi gisa sare feminista bat sortu eta munduan nagusi den matxismoa ikusaraztea izan du. Europa osoa zeharkatuko duen ibilbide batekin gauzatuko da IV. …

    Read More »

iraila, 2015