Blog Layout

Lurzoru industriala produkzio lanetara bideratu!

Erabilgarri daukagun lurzoru industriala produkzio lanetara bideratzeko eskatu diogu CAFeko Zuzendaritzari. Lanak azpikontratatu edo eta atzerriko lan zentroetara bideratu ordez, Euskal Herriko zentroetan egin ahal izatea bermatu behar du. Zentzu honetan Altzairutegia kokatuta zegoen gunea aparkaleku edo biltegi gisa erabili ordez lan produktiboak egiteko egokitu behar dira beharrezko inbertsioak burutuz. Egoera hau salatu eta Zuzendaritzari jarrera aldaketa exigitzeko, ekintza sindikal …

Read More »

Oporrak ez dira denontzat berdinak

Batzuk kilometroak opor lekura joaten egiten dituzten bitartean, beste batzuk oraindik kartzeletara bidaiatzen jarraitu behar izaten dute euren senide edo lagunak ikusi ahal izateko. Aste honetako AZKEN OSTIRALeko mobilizazioa girotu eta egoera hau azalarazteko kanpaina abiatu dugu. Alde batetik ohar tauletan publikatu dugun oharrarekin batera, gune nagusienetan presoen senideen artean horren ezagunak diren “paketeak” jarri ditugu. Beste alde batetik, enpresa …

Read More »

CAFI TALDEARI BESTE BI KONTRATU ESLEITU DIZKIOTE ATENAS ETA SEVILLA HIRIETARAKO

22/07/2022 Tranvía de Sevilla ECONOMIA PAÍS VASCO ESPAÑA EUROPA GUIPÚZCOA CAF Beste behin, Europako bi hirik CAF aukeratu dute hiriko garraio publikoko zerbitzua hobetzearekin lotutako bi kontratu gauzatzeko. Alde batetik, Atenaseko 1. linean operatzen duten metro arineko unitateak birgaituko ditu Taldeak eta, bestetik, Sevilla hirirako tranbia berriak hornituko ditu. Bi proiektuen zenbateko osoa 100 milioi euro baino gehiagokoa da. ATENASEKO …

Read More »

Berdintasun Plana: langileontzako tresna

Azken hilabeteotan CAFeko V. Berdintasun Planaren lanketan murgilduta egon gara. Afiliatutako emakumezkoekin lan-saioak burutu ditugu, gizon-emakumeen aukera berdintasunari buruzko enpresa mailako inkestak egin ditugu…eta hauetatik eratorritako ekarpenak txertatu dizkiogu enpresak aurkeztu zuen Berdintasun Planaren zirriborroari. Ezarri genituen helburuak beteta, aste honetan gure oniritzia eman diogu plan berria sinatzeari. Orain, langile guztiontzako lan-tresna erabilgarria izan dadin lanean jarraituko dugu.

Read More »

Eskura ditugun baliabideak baliatu

CAFek Zaldibiko Arkaka inguruan zentral hidroelektriko bat dauka baino azken urteotan filial baten esku utzita dauka beronen kudeaketa. Energi krisia puri-purian dagoen garai hauetan, gure ustez berebiziko garrantzia hartzen du eskura izan eta erabilerarik ematen ez zaion honelako instalazio baten inguruko hausnarketa azaleratzea. Noski ustiaketa eredua, ingurumena, jasangarritasuna eta bideragarritasuna bezalako ikuspegiak kontutan izanda. Beraz, Zuzendaritzari eskura ditugun baliabideak baliatzeko …

Read More »

Tailerretako tenperatura altuei aurre egiteko inbertsioak

Aste honetakoak bezalako bero egunetan, CAFeko hainbat tailerretan tenperatura oso altuak neurtu izan dira. Estres Termikoari aurre egiteko protokolo berri bat ere sinatu genuen iaz Prebentzio Zerbitzuarekin. Aipatutako protokoloa balioan jartzen dugun arren, azken urteotan geroz eta ugariagoak dira bero jasangaitza egiten duen egunak eta beraz arazoari irtenbide puntualak eman ordez, irtenbide integralak eta behin betikoak emateko planteamendua egin genion …

Read More »

Mugikortasun plana: sorreratik erren

LABetik proposatutako hainbat ekarpen atzera bota ditu Zuzendaritzak Beste hainbat enpresa bezala, CAF ere Aztarna ekologikoa neurtu eta murrizteko plan batean murgildu zen. Plan honek, jarduera industrialarengatik sortutako aztarnaz gain, langileak lanerako garraioan sortzen dutena ere neurtzen du. Zentzu honetan, Zuzendaritzak Lanera Garraio Plan bat lantzeko asmoa agertu zuen bai Beasainen eta baita Irungo Mugikortasun Batzordeen baitan eta plan hori …

Read More »

CAF-I ESLEITU DIOTE SUEDIAKO SJ AB OPERADOREARI ESKUALDEKO UNITATEAK HORNITZEKO KONTRATUA

Suediako Estatuko operadoreak, SJ ABk, CAF aukeratu du eskualdeko 25 unitate hornitzeko. Gainera, kopurua 60 unitatera handitzeko aukera egongo da kontratuan aurrez ikusitako zabalkuntza-aukerak eragingarri eginez gero. Aipatutako 25 unitateetarako itxitako oinarri-akordioaren bolumena 300 milioi euro ingurukoa izango da eta lehen trenak 2026ean zerbitzuan sartuko direla aurrez ikusi dute. CAF Civity Nordic plataformako unitateak dira eta eskualdeko eta eskualde arteko …

Read More »

Lan munduak inposatzen dizkigun armairuak apurtzearen aldeko deia egiten dugu

Ekainaren 28 honetan, LGTBI+ Harrotasun Nazioarteko Egunean, LAB kalean egongo da kolektiboaren aldarrikapenak babesten. Askotan esan dugun bezala, lan merkatua ez da esparru eroso eta seguru bat langile gehienontzat. Prekaritateak segurtasun falta, lan baldintzak kaskartzea eta eskubideak defendatzeko aukerarik ez edukitzea ekartzen du. Errealitate hau zaila bada guztiontzat, zer esan heteroarauetatik kanpo daudenez. Lemak adierazten duen bezala lan mundua armairu …

Read More »