Blog Layout

NWL (NAHVERKEHR WESTFALEN-LIPPE) PROIEKTUA HANDITZEKO KONTRATUA ITXI DU CAF-EK ALEMANIAN

Alemaniako Nahverkehr Westfalen-Lippe (NWL) operadoreak, Ipar Renania-Westfaliako garraio-zerbitzuetako batzuk kudeatzen dituenak, berriro ere CAFen jarri du konfiantza eta iaz esleitutako kontratua handitzeko akordioa itxi duela baieztatu du. Kasu honetan, zabalkuntza horrek bateria bidez propultsatutako 10 trenen hornidura eta flota 33 urtez mantentzeko zerbitzuak biltzen ditu. Akordio berri honen bolumena 170 milioi euro ingurukoa da.   Hasierako kontratua 2021eko ekainean esleitu zuten, …

Read More »

Promozio sistemaren azalpen bideoa

3 urtean behin gertatzen den moduan, datorren uztailaren 1an kategoria igoerak emango dira. Igoera hauek Enpresa Batzorde eta Zuzendaritzaren artean 2007an adostu eta 2020an berrikusi zen Promozio Sisteman oinarrituta ematen dira. Landu dugun bideo honek laburbiltzen ditu aipatutako sistemaren xehetasun nagusienak.

Read More »

Denak etxean izan arte

Negu, udaberri nahiz uda, preso eta iheslariak gure artean izan arte mobilizaziok burutzen segiko dugu. Azken ostiraleko mobilizazio hauek enpresako sarrera ezberdinetan burutzen segitzen dugu eta kasu honetan 3. saileko sarrera nagusian kontzentratu gara. Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTOKIETARA!

Read More »

CAFEK BIDAIARIENTZAKO TRENAK HORNITUKO DIZKIO ETIHAD RAILI ARABIAR EMIRERRI BATUETAN

Etihad Railek bidaiarientzako Push Pull motako trenak hornitzeko CAF aukeratu izanaren inguruan egindako prentsa-oharra erantsi dugu. Etihad Rail Arabiar Emirerri Batuetako estatuko enpresa da, eta herrialdeko tren-sarearen eraikuntza administratzeaz eta garatzeaz, eta sare hori kudeatzeaz eta operatzeaz arduratzen da. Kontratuaren bolumena 250 milioi euro baino gehiagokoa da.  Proiektu honek, CAF Taldeak mugikortasunerako irtenbide moderno, seguru eta efizienteen hornitzaile modura berriki …

Read More »

FRANTZIAKO MONTPELLIER MÉDITERRANÉE MÉTROPOLEK CAF AUKERATU DU 60 TRANBIA HORNITZEKO

CAF Taldeak beste arrakasta bat lortu du Frantzian Okzitania eskualdean dagoen Montpellier Méditerranée Métropole metropoli eremurako tranbien flota berria hornitzeko aukeratu dutelako. Eremua Montpellier hiriaren inguruan dago eta zonaldeko 31 udalerri eta milioi erdi bat biztanle inguruko populazioa du. Zehatzago esanda, CAF 60 tranbiako hornidura-proiektua garatzeko aukeratu dute eta etorkizunean unitate kopurua beste 17 tranbiarekin handitzeko aukera jaso da. Eragiketaren …

Read More »

Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa

@Kpitalariplanto elkarteak Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa sortzeko abian jarritako kanpainari atxikimendua eman dio #CAF|eko Komiteak. Gaur Bilbon burutu den kanpainaren aurkezpen publikoan parte hartu dugu. 90 sindikatu eta eragile baino gehiagok eman diogu atxikimendua aipatutako manifestuari. Ondorengo estekan irakurgai dago manifestua eta atxikimendua emateko aukera:http://www.kapitalariplanto.eus/eu/enpresa-transnazionalak/

Read More »

Langileen erantzuna autoritarismoari

Ordubeteko lanuztea 4. saileko arduradunen jarrera salatzeko Azken hilabeteetan 4. Sailean giro nahasten ari da. Egunerokotasuneko arazoak konpondu ordez, txikikerietan denbora galtzen duten arduradunek sortu dute nahasmen hau. Langileonganako zentzurik gabeko kontrola amaitu behar da, mandoei polizia lana ezartzeko asmoa amaitu behar da, errespeturik gabeko jarrerak amaitu behar dira. Arazo puntualik balego, konpondu dezatela era puntualean. Gaur Giza Baliabideetako arduradun …

Read More »

ABIAN DIRA HIDROGENO BIDEZ PROPULTSATUTAKO TREN ERAKUSLEAREN PROBAK CAF-EK ZARAGOZAN DUEN LANTEGIAN

Maiatzaren amaieran hasi ditu CAFek Zaragozako bere lantegian FCH2Rail proiektuko hidrogeno bidez propultsatutako tren erakuslearen proba estatikoak. Proiektua enpresa hauek eratutako partzuergoa ari da garatzen: CAF, DLR, Toyota, Renfe, Adif, CNH2, IP eta FAIVELEY Stemmann Technik.   Proiektuak RENFEren aldirietako egungo unitate bat hartu du oinarritzat eta, zehatzago esanda, Civia seriea eta bertan sorkuntza elektrikoko sistema berria instalatu dute hidrogeno-piletatik eta …

Read More »

Mobilizazioak 4. sailean

Langileokiko begirunea aldarrikatzen da mobilizazioetan 4. saileko arduradunen jarrera salatzeko protesta ezberdinak burutu ditugu atzo eta gaur. Atzokoan 5 minutuko protesta zaratatsua burutu genuen 4. saileko gune guztietan. Gaurkoan aldiz, pauso bat haratago eman eta ordu erdiko lanuztea burutu dugu eta aipatutako arduradunen bulego aurrean kontzentratu gara. Astea amaitzeko ostiralean ordubeteko lanuztea burutuko dugu GGBBko arduradunen aurrean kontzentratuz.

Read More »