Recent Posts

Bi kontratu berri esleitu dizkiote CAFi Brasilen, Belo Horizonte eta Porto Alegre hirietan

CAF gidari duen FROTA BH partzuergoari esleitu diote CBTU (Companhia Brasileira de Trens Urbanos) launa bagoiz osatutako 10 trenez hornitzeko kontratua, Minas Gerais estatuko hiriburua den Belo Horizonte hirirako.  Hiri hartako Hiri Trenen Superintendentziarentzako azken belaunaldiko unitate elektrikoak dira, 1.600 mm bide-zabalerako eta 3.000 volteko bidean zirkulatuko dutenak. Bi noranzkoko ibilgailuak izango dira, eta haietako bakoitzak gehienez 1.300 bidaiari eraman …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Atzo, ostegunean, Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari dei egin zion 2012 eta 2013ko amaierako lan-kargen egoeraren berri eta horrek izango dituen ondorioen inguruko informazioa emateko.

Eskaeren zorroa eta proiektuek denboran zehar duten banaketa aztertu ostean, IV. Dibisioan laneko kargak falta direlako hartu nahi dituzten neurri batzuk aurreratu dizkigute.

Horien artean, gure ustez garrantzitsuena hau izango da: 2013ko urtarriletik ekainera enpleguaren aldi baterako etendura-espedientea planteatu izana. Horrek IV. Dibisioko langileei eragingo die % 40-50eko proportzioan laneko kargak falta direlako; ondorioz, lehen seihilekoan eragina jasango duten langileak, batez beste, 300/340 inguru izango dira. Aplikazio zehatzari buruzko xehetasun gehiagorik ez dute eman.

Gainera, borondatezko aldez aurretiko erretiroak aplikatzeko prest daudela adierazi digute (zuzeneko laneskuarena) 1953 eta 1954 urteetan jaiotakoentzat. Erretiro horiek 2013ko urtarrila eta otsaila artean egingo lirateke. Horien baldintzak ere ez dituzte behar bezala zehaztu.

2013rako laneko egutegia ere eman digute. Horren arabera, egutegi orokorra 1649 ordukoa izango da eta langileen eta enplegatuen kolektiborako 1592,5 orduko beste bat izango da. Azken egutegi horretan, lanaldi-murrizketa urteko lehen sei hilabeteetan pilatuta dago.

Read More »