Recent Posts

GIPUZKOAKO METALEKO HITZARMENA

Astelehenean, ekainak 9an Gipuzkoako metaleko mahaia bildu zen.  ADEGIK beste behin patronal atzerakoienen jarrera erakutsi du,  Gipuzkoako langileok eta baita hainbat enpresa buruk  eskatzen dutenaren aurka jarraitzen du eta ez du pausurik eman nahi metaleko hitzarmen probintzialaren inguruan.  Erregulazio eza eta erreformen eraginean utzi nahi ditu hainbat eta hainbat enpresa, konfrontazioa eta eskubide zapalketa bultzatuz.

LABek akordio bat lortu asmotan aurkeztutako proposamena argia da:  

- 2015eko abenduaren 31a arteko indarraldia

- Hitzarmenaren egungo balditzei eutsi.

- KPIaren soldata igoera urtero.

- 3 urteko ultraktibitatea.

-  Azken erreformen aurkako blindajeak.

 ADEGI

LABek proposamen hau sektoreko hainbat enpresa burururekin elkarbanatu eta eztabaidatu du. Baldintza hauek onargarriak izateaz gain, enpresen egonkortasunarentzat beharrezkoak direla deritzote eta hala ikusten da herrialdeko hainbat eta hainbat enpresetan sinatzen ari diren akordioetan ere. Enpresariei beraien aginduak bete ditzatzen gomendatzen dieten bitartean, ADEGIko buruek, Gibelalde kasu, sektoreko mahaian proposatu direnak baino askoz eduki hobeak dituzten akordioak lortzen ari dira euren enpresetan.

Beraz, zein da Adegiren helburua? Zein ordezkatzen du?

 Kontraesan gehiago; Gipuzkoan beste hainbat sektoretan herrialdeko hitzarmenak sinatu dira, hala nola PAPERGINTZA, GASOLINDEGIAK, KOMERTZIOA…

 Zein da ADEGIren helburua? Zergatik sektore hauetan BAI eta metalean EZ?

 

Read More »