Recent Posts

EUROPAK CAF-EK ZUZENDUTAKO KONTSORTZIOA HAUTATU DU HIDROGENO BIDEZKO TRENAREN PROTOTIPO BAT GARATZEKO

Hidrogenoaren eta erregai-pilen garapena bultzatzeaz arduratuko den Europako Batzordearen agentziak, FCH JUk, FCH2RAIL proposamena aukeratu du 10 milioi euroko balioa duen EBren diru-laguntzarako akordioaren negoziazioak abiarazteko. FCH2RAIL proiektua CAFek zuzenduko du teknikoki eta hidrogeno bidez propultsatutako tren-prototipoa garatzea ahalbidetuko du. Horretarako, H2020 programaren bidez Europako funtsek emandako finantzaketa handia jasoko du. Proiektuak, bere fase ugarietan, prototipo berritzaile baten diseinua eta …

Read More »

Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmen berria sinatu dugu, langileen borroka eredugarriari esker

Lan erreformaren ondorioz juridikoki baliorik gabe gelditu ondoren, Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmen berria sinatu dugu gaur goizean, ADEGIren egoitzan. 2011tik, lan erreformaz baliatuta, ADEGIk uko egin dio hitzarmena negoziatzeari eta sarritan LAB bakardadean gelditu da hitzarmena aldarrikatuz. Baina, zer aldatu da orain? Urteetan enpresetan egindako borrokak, lortutako akordioek eta Bizkaiko Metalgintzan langileek egindako borroka eredugarriak ekarri dute hitzarmena. ADEGIk ez zuen …

Read More »

Amiantoak hiltzen jarraitzen du eta CAFek bere mina betikotzen

PRENTSA OHARRA Beasaingo eta Irungo CAFeko enpresa batzordeko kideok CAFeko zuzendaritzaren jarrera salatu nahi dugu, berriz ere Celestino Tolosa CAFeko gure lankidearen epaiari helegitea jartzeagatik. CAFeko zuzendaritzak Donostiako 2. Epaitegiak Celestino Tolosaren familiari kalte ordainak ematera kondenatzen duen epaiari helegitea jartzea erabaki du. Aurretik, 2019an, CAFek Auzitegi Gorenera jo zuen, gaixotasunaren jatorri profesionala zalantzan jartzen saiatuz, hau da, birika izoztuetan …

Read More »