Recent Posts

Lan Osasunaren nazioarteko eguna

Gaur, apirilak 28, Lan Osasunaren nazioarteko egunaren harira lanuzte eta mobilizazio ezberdinak burutu ditugu Beasain eta Irungo lan zentroetan. Beasainen bi orduko lanuztea eginez Beasaingo kaleetan zehar manifestazio bat burutu dugu. Ibilbidean zehar, azken urtean amiantoaren ondorioz hildako 3 lankideak oroitu ditugu Amiantorenei eskulturan eta ondoren plaza nagusian ekitaldia burutu dugu berriz manifestazioan enpresara itzuliz (argazki galeria Irunen ordu erdiko …

Read More »

Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina eta mugarik gabeko negoziaketa aldarrikatzeko ekintza egin dugu ADEGIren egoitzan

Gaur ADEGIren Donostiako egoitzara sartu gara patronalari, behingoz, Gipuzkoako metalgintzan proposamen oso bat egiteko exijitzera. Negoziaketako sei bilera egin ditugu eta ADEGIk oraindik ez du proposamen osorik ekarri. Haiek erabakitzen dute negoziaketan zertaz eta noiz hitz egin behar den eta hau onartezina da. Bada garaia behingoz benetako negoziaketari ekiteko eta beraien proposamena mahai gainera ekartzeko. Gipuzkoan metalgintza sektoreko datuak onak …

Read More »

Mugikortasun Batzordearen bilera berria

Gaur Mugikortasun Batzordearen bilera berri bat burutu dugu Zuzendaritzarekin eta LABek azken asteotan egindako ekintza ezberdinen ondorioz, Zuzendaritzak orain arte izan duen jarrera itxia mugiaraztea lortu dugula esan dezakegu. Garraio publikoa erabiliz lanera etorri nahi duten langileek 15 minutuko sarrera malgutasuna baliatzeko aukera martxan jartzea adostu da eta horrekin batera auto partekatuentzako plaza gehiago ezartzeko fabrikako beste aparkalekuen azterketa bat …

Read More »