Recent Posts

KORRIKA-ri eta Euskara Batzordea-ri babesa

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Martxoaren 23an, Beasaingo kaleetan zehar CAFeko Euskara Batzordeak KORRIKAko bere kilometroa egiten zuen bitartean Israelen aurkako zenbait ekintzailek burututako erasoaren harira, CAFeko Enpresa Batzordetik ondorengoa adierazi nahi dugu: Elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu lekukoa zeraman langileari eta berarekin batera zihoazen gainerako lankideei ere. Elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu oldarraldia jasan zuten KORRIKAko antolatzaile …

Read More »

HARRO HERRI, KORRIKA!!

KORRIKAren ekitaldi bakoitzean egin bezala, aurtengo edizioan ere kilometro bana erosi ditugu Beasaingo eta Irungo sail sindikalok. Aurtengoan Irundik abiatu da euskaren aldeko lasterketa beraz lehengo egunean eraman genuen lekukoa Irungo kaleetan zehar. Goierrira berriz KORRIKA amaitu bezperan ailegatu da. Beasaingo kideok ESTANDAko LABkideen eskutik jaso dugu lekukoa CAFeko sarrera nagusiaren parean eta guri zegokigun tartea egin ondoren Enpresa Batzordeari …

Read More »

CAFen ere ttipi-ttapa KORRIKA!

Euskara Batzordeak antolatuta eta denboran KORRIKArekin bat eginez, aurrenekoz CAFeko Korrika propioa burutu da. Martxoaren 11an 3. saileko bogie akaberako tailerretik hasita, CAFeko euskararen lekukoa enpresako hainbat guneetan zehar ibili da. Gune bakoitzean egun oso bat egin du eta hurrengo goizean hurrengo gunera eraman dute gune horretako Euskara Batzordeko kideek. Horrez gain, gune bakoitzean horretarako propio prestatutako papertxoetan langile bakoitzak …

Read More »