CAFen ere ttipi-ttapa KORRIKA!

Euskara Batzordeak antolatuta eta denboran KORRIKArekin bat eginez, aurrenekoz CAFeko Korrika propioa burutu da.

Martxoaren 11an 3. saileko bogie akaberako tailerretik hasita, CAFeko euskararen lekukoa enpresako hainbat guneetan zehar ibili da. Gune bakoitzean egun oso bat egin du eta hurrengo goizean hurrengo gunera eraman dute gune horretako Euskara Batzordeko kideek.

Horrez gain, gune bakoitzean horretarako propio prestatutako papertxoetan langile bakoitzak euskarak bere lan eremuan dituen indargune eta ahulguneak idaztera animatzen ditu ekimenak.

Gunez-gune joan den lekuko horrek batzordekide batek idatzitako mezua darama barnean eta ekimeneko azken egunarekin bat eginez 4. saileko akaberan burutu dugun amaiera ekitaldian irakurri da.

CAFen ere euskaraz bizi eta lan egin nahi dugulako, langileok ere ttipi-ttapa KORRIKA!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.