albisteak

CAFeko enpresa batzorde europarra: Euskal Herriko langileoi dagokigun ordezkaritza ziurtatu behar da

Beasain eta Irungo Enpresa Batzordeen oharra (LAB, ELA eta ESKren gehiengoz, UGT-ren abstentzioarekin  eta CCOO kontrako bozkarekin) Poloniako Solidarność eta Frantziako CGT sindikatuek bultzatuta CAFeko enpresa batzorde Europarraren sorrerari ekin zaio. Lehen urratsa, batzorde honen funtzionamendua arautuko duen ordezkari mahaia eratzea da. Mahai horretako ordezkaritza, herrialde bakoitzak duen langile kopuruaren araberakoa da. Hau horrela, estatu espainiarrari sei ordezkari dagozkio, Poloniari …

Read More »

KORRIKA-ri eta Euskara Batzordea-ri babesa

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Martxoaren 23an, Beasaingo kaleetan zehar CAFeko Euskara Batzordeak KORRIKAko bere kilometroa egiten zuen bitartean Israelen aurkako zenbait ekintzailek burututako erasoaren harira, CAFeko Enpresa Batzordetik ondorengoa adierazi nahi dugu: Elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu lekukoa zeraman langileari eta berarekin batera zihoazen gainerako lankideei ere. Elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu oldarraldia jasan zuten KORRIKAko antolatzaile …

Read More »

HARRO HERRI, KORRIKA!!

KORRIKAren ekitaldi bakoitzean egin bezala, aurtengo edizioan ere kilometro bana erosi ditugu Beasaingo eta Irungo sail sindikalok. Aurtengoan Irundik abiatu da euskaren aldeko lasterketa beraz lehengo egunean eraman genuen lekukoa Irungo kaleetan zehar. Goierrira berriz KORRIKA amaitu bezperan ailegatu da. Beasaingo kideok ESTANDAko LABkideen eskutik jaso dugu lekukoa CAFeko sarrera nagusiaren parean eta guri zegokigun tartea egin ondoren Enpresa Batzordeari …

Read More »

CAFen ere ttipi-ttapa KORRIKA!

Euskara Batzordeak antolatuta eta denboran KORRIKArekin bat eginez, aurrenekoz CAFeko Korrika propioa burutu da. Martxoaren 11an 3. saileko bogie akaberako tailerretik hasita, CAFeko euskararen lekukoa enpresako hainbat guneetan zehar ibili da. Gune bakoitzean egun oso bat egin du eta hurrengo goizean hurrengo gunera eraman dute gune horretako Euskara Batzordeko kideek. Horrez gain, gune bakoitzean horretarako propio prestatutako papertxoetan langile bakoitzak …

Read More »

Epaitegietako bide luze eta gogorra

Beste behin ere, amiantoarekin lan egitearen ondorioz gaixotutako CAF-eko langile ohi batek epaitegietara joan behar izan du enpresak dagokion kalteordaina erreklamatzeko. Beste behin ere, CAFek oztopoak eta trabak besterik ez dizkio jartzen lanaren ondorioz gaixotutako langileari. Gaur burutuko da epaiketa. Bitartean kanpoan, Asviamie-k deituta, amiantoaren biktima guztien errekonozimendua eta errepararazioa aldarrikatu ditugu.

Read More »

Palestinarekin elkartasuna!

Gernika-Palestina herri ekimenak deitutako elkartasun aktiborako astearen baitan, Enpresa Batzordeko kideok ekimen ezberdinak burutu ditugu enpresako gune ezberdinetan. Hasteko, Israelen erasoen ondorioz hildako 0-18 urte bitarteko haurren zerrenda amaigabeak zintzilikatu ditugu hainbat gunetan. 3. saila Elkartasun astearekin amaitzeko, fabrikako atseden gune ezberdinak Palestinako koloreekin jantzi ditugu. Erahildako pertsona adina arrazoi daude ekarpena egin eta erantzuleak justiziaren aurrera eramateko. CAFeko enpresa …

Read More »

Azken ostilareko mobilizazioa

Beste hilabete batez azken ostiraleko mobilizazioa burutu dugu enpresa batzordeko kideok. Gaurkoan CAFeko sarrera nagusiko obrak direla eta Goierriko LABen egoitzaren ondoan elkartu gara. Gure artean izan arte, euskal preso eta iheslariak etxera, LANTOKIETARA!

Read More »

2024 zoriontsua CAFeko langile guztioi!

2023 urtea bete-betea joan zaigu CAFeko langileoi: urte hasieratik hainbat borroka sustatu ditugu eta oporretatik bueltan berriz amiantoaren afera, hitzarmenaren negoziaketa eta greba feminista direla eta, hainbat eta hainbat ekimen burutu ditugu. Bideo honen bidez aipatutako horietako esanguratsuenak bildu nahi izan ditugu. 2024 zoriontsua opa nahi dizuegu langile guztioi!

Read More »