Palestinarekin elkartasuna!

Gernika-Palestina herri ekimenak deitutako elkartasun aktiborako astearen baitan, Enpresa Batzordeko kideok ekimen ezberdinak burutu ditugu enpresako gune ezberdinetan.

Hasteko, Israelen erasoen ondorioz hildako 0-18 urte bitarteko haurren zerrenda amaigabeak zintzilikatu ditugu hainbat gunetan.

Elkartasun astearekin amaitzeko, fabrikako atseden gune ezberdinak Palestinako koloreekin jantzi ditugu.

Erahildako pertsona adina arrazoi daude ekarpena egin eta erantzuleak justiziaren aurrera eramateko.

CAFeko enpresa Batzordeak, langile guztiei dei egiten die kanpaina honekin bat egin eta Gazako herriari diruz laguntzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.